Kaixo Benito!
Astelehenean barnetegira joango naiz, beraz, segur aski han nire zalantzak argituko dituzte. Joan baino lehen zerbait galdetu nahi dizut.
Joan den astean atariko proba egin nuen. "Eskerrik asko"-ren erantzuna "Ez horregatik" zela jartzen zuen, nik hori erantzun nuen. Hala ere, erantzunen artean beste bat ondo zegoela iruditu zitzaidan. Hau da: "Ez dago zertan eman beharrik!". Pentsatzen geratu nintzen eta gaur testu batean irakurri dut: "Baina ez dago zertan loa bakarrik gauerako utzi behar". Esaldi honetan ez da -rik azaltzen, beraz, pentsatu nuen beharbada gaizki dagoena -rik hori da. Baina ez dakit. Ikasleek horrelako nahasteak ditugu.
Bi azterketak gainditzea espero dut, baina EGA nahiko zaila iruditzen zait, batez ere, esaldien berridazketa.
Mila esker
Elena/Usaia
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu
. Kontuz gero horreikaz bizkaitxarrokaz!
.


Gure jarioak(OPML)
Karraju "guztiak": Xfruits
Markatu del.icio.us-en



Eskerrak emateko eta hari erantzuteko hizkuntza guztietan formula zehatzak egoten dira. Adibidez, gaztelaniaz "no hay de que" edo "de nada" esaten dugu, baina ez "no por eso", euskarazko "ez horregatik" haren itzulpena izango litzatekeena. "No por eso" gaztelaniaz ez litzateke gramatikaren aldetik okerra izango, baina ez da horrela esaten. Euskaraz ere eskerrak emateari erantzuteko formula batzuk dauzkagu: "ez horregatik", "baita zuri ere", "ez da gauza asko" edo "ez dago zergatik" besteak beste. Baina "ez dago zertan eman beharrik" ez da ohiko formula izaten, gramatikaren aldetik oker-okerra izan ez arren.
Azterketetako (EGA, HHEE,...) testetan estilo horretako galdera asko daude. Horrelakoetan formula ohikoena edo "jatorrena" bilatzea izaten da onena. Gaztelaniatik gero eta kalko gehiago egiten ditugula uste da euskaldunen, euskaltzaleen eta ondorioz aztertzaileen artean, beraz halako galderen aurrean pentsa ezazu nondik jo daitekeen (kontuz tranpekin hala ere!).
Bestalde, "ez dago zertan eman beharrik" horrek beste buelta bat ere badauka. Imaginatu galdera baten honako erantzunak dauzkazula. Zein aukeratuko zenuke?