25
Urr
2006

Ahozkotasuna lantzeko webquest-a

IKTeroak aurrera dabiltza baliabideak sortzen eta eskaintzen. Azkenetarikoa ahozkotasuna lantzeko prestatu duten webquest hau.

Argudio testu formala ahoz ematen entrenatzeko ataza sorta dugu. EGAko ahozko azterketa  prestatzera enfokatuta dirudi neurri handi baten. Edozelan ere, EGA ematen dutenei ideiak behintzat eman ahal dizkie.

Webquest-a IKTei buruzko ikastaro baten inguruko artikulu honetan aipatu dute. Ordiziako lagun hauek zertan ari diren ere interesgarria da ezagutzea, hau dena nondik datorren ikusteko.

Ahozkotasuna lantzeko webquest-a

Maite Goñi (ez da egiaztatu)-(e)k 2006, Urria 25 - 15:59-(e)an bidalia.

Aupa, Karrajua! Hasteko mila esker aipamenagatik. Arrazoi osoa duzu, batez ere, EGAra zuzendutako webquest bat da baina erabat bukatu gabe dago. Gaur edo bihar atazen atalean interesgarria iruditzen zaidan zeregin bat sartu behar dut: ikasle bakoitzak ahozkotasuna lantzeko audioblog bat sortu behar du (hau 2. hiruhilekoan egingo dugu). Podcasting-ak sortzeko gune batean alta eman eta ikasle bakoitzak bere audiobloga sortuko du. Honela, gela aurrean ahozko azalpena eman aurretik, euren blogetan horretan trebatzeko aukera izango dute ikasleek. Nahi duten guztietan grabazioak egingo dituzte eta, ondoren, behin eta berriz euren jarduna entzuteko aukera izango dute. Hitz egiterakoan denok ditugun akatsez ohartaraztea litzateke helburua (errepikapenak, etenak, erdarakadak...) Aurrera eramaten dudanean, nondik norakoak azalduko ditut (ohiturari eutsiz):-)

Adi egongo gara!

Karrajua-(e)k 2006, Urria 25 - 16:27-(e)an bidalia.

Ederto baten, ez zarete geldi egotekoak, ez ba!

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia