23
Urt
2007

Euskal natura

Ikasbil-en bidez jaso dugu webgune honen berri. Han eman duten aurkezpena ekarri dugu hona:

Euskalnatura.net natura eta zientziaren gaineko informazioa euskaraz eskaintzea xede duen web gunea da. Naturak eta zientziak interneten duten presentzia urriari aurre egiteko asmotan sortu zen 2006ko urrian, ahalik eta informazio gehien batzeko asmoz. Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle gazte talde batek sortu, mantendu eta eguneratzen dihardu. Naturaren eta zientziaren gaineko informazioaz gain, hainbat erreportaje, foroak, argazki-galeria, natur ekintzen gaineko agenda eta abar aurki daitezke web gunean.

Apurka-apurka informazioa gehitzen ari dira eta egun informazioz beteriko 200 orrialdetik gora aurki daitezke. Web gunea hiru atal nagusitan banatzen da: naturaren gaineko informazioa biltzen duen atala (Euskal Herriko animalia, landare, onddo eta natur guneen gaineko informazioa biltzen duena), zientziaren atala (Besteak beste, biologia, geografia, kimika eta ingurugiro zientzietako informazio biltzen duena) eta laster prest izango den erreportajeen atala (askotariko gaiei buruzko erreportaje edo dossierrak bilduko dituena).

Interesgarria

Aitor (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Urtarrila 23 - 18:09-(e)an bidalia.

Webgune interesgarria dirudi, eduki majo eta andanarekin. Ikusten da oraindik ere hasiera fasean dagoela atal batzuk falta baitira, baina lan ederra egin dute, informazio oso baliagarria aurkitu baitut bertan. Segi horrela!

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia