Euzkal Errian Euzkaras

Karrajua(e)k bidalita 2007, azaroa 19 - 12:12(e)an.

Patxitraperok gogoratu digu gaurko mezu honetan, Flickr-en aspaldian sortu zen Euzkal Errian Euzkaras taldea, euskara txarto idatzia, itzulia eta erabiliaren agerpenak jasotzen dituzten argazkiak batzea da asmoa, eta gaur 80 argazkitik gora dauzkagu han erabiltzaile desberdinek bidalita.

Errore hauekin barre egiten dugu lehenengo batean, euskaltegietan ere askotan egin dugu barre (eta negar) ikasleen erroreekin (ez, ala?). Gaur egun, errorea ikasprozesuaren ezinbesteko elementutzat jotzen den honetan, erroreak ezagutu eta haietaz hausnartzea bide ona da ikasteko duda barik. Umore pittin batekin bada, hobeto.


Created with Admarket's flickrSLiDR.

Hemen daukagu beraz disparaten antologia bat, grafikoa eta erreala, klaserako seguru ideia bat baino gehiago okurrituko zaizuela hauekin.

Eta gogoratu, taldea irekia da eta edonork bidali ahal ditu argazkiak. Baita ikasleak ere. Klaseko jarduera polita izan daiteke argazkiak ateratzea, bidaltzea eta komentatzea, ezta?

Etiketak: | | | | | |
View blog reactions

Erantzunak

Oraintxe galdetu dit batek. Aukerak:

  1. Klasean ez internetik, ez ordenagailuarik, ez DVDrik. Argazkiak jaitsi eta inprimatu beharko dituzu. Horretarako argazki bakoitzaren orrian argazkiaren gainean lupa  txiki baten ikonoarekin agertzen den "all sizes"  ("todos los tamaños" gaztelaniaz, "toutes les tailles" frantsesez) horretan sakatu, eta argazkia tamaina ezberdinetan ikusteko aukera edukiko duzu. Aukeratu gustuko tamaina (inprimatzeko bada zenbat eta handiagoa hobeto) eta "Download the X size" horretan klikatuta ordenagailura jaitsiko duzu. Bestela, nahi baduzue Flickr Backup  edo Flickrdown programak erabili ahal dituzue argazki sortak jaisteko.
  2. DVDa bai, baina besterik ez. Argazkiak jaitsi, DVDak USB edo flash txartelak onartuz gero kopiatu pendriven edo flash txartelean, berauek DVDan sartu eta erakutsi horrela. Bestela CD batera kopiatu eta handik erakutsi. Eta grabagailurik ez badaukazu... ba, lehenengo pausora bueltan.
  3. Ordenagailua bai baina intenetik ez. Argazkiak ordenagailura jaitsi eta ordenagailutik bertatik erakutsi ahal dituzu. Karpeta berean gordez gero, Windows-eko diaporama modura ikusteko edo aurrebista tresnekin proiektatu ahal dituzu. Dena dela, sistema operatibo guztietan dauzkazu tresnak eta software ugari dago bestela argazkiak diaporama modura ikusteko.
  4. Ordenagailua, internet eta proiektorea gainera. Zurea zortea! Hona eta hona.
  5. Ez ahaztu, mugikorrak, PDAk, mp3 eta mp4ak ere balio izaten dutela argazkiak erakusteko.
  6. Alternatiba: ikasleei e-postaz bidali argazkien helbideak, edo blogean erakutsi...
Karrajua | 2007, azaroa 19 - 13:23 | erantzun honi

Mihiluzen ere mota hauetako irudiak ere badaude:

http://www.eitb.com/mihiluze/galeria.asp

txerra (ez da egiaztatu) | 2007, azaroa 19 - 15:21 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

AzkenakHarpidetu (RSS)

Harpidetu erantzun eta iruzkinetara (RSS)

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak