18
Abe
2007

Joomla! euskaraz

Santurtziko Udal Euskaltegikoak serio dabiltza azkenotan irakaskuntzarako baliagarria izan daitekeen software-a erabiltzen eta euskaratzen.

Moodle-en itzulpenaren ardura nagusia aspaldi hartu zuten eta hor dabiltza programa bera eta dokumentazioa itzultzen. Eta orain gauza bera egin dute Joomla! CMSarekin.

Moodle une honetan seguruenik LMS (Learnign Management System: Ikaskuntza kudeatzeko sistema) ezagunena bada. Joomla! CMS (Content Management System: Edukiak kudeatzeko sistema) zabalduenetakoa da. Karrajuan ere egin dugu proba.

Erraz esanda. Webguneak eta interneteko atariak sortzeko software-a da Joomla! Oso erabilgarria eta erabilia irakaskuntza munduan ere. Hainbat webgunea egin dira honekin: Asmoz fundazioa, Elgoibarren orainkaria, Luis Briñas eskola, eta Santurtziko Udal Euskaltegiaren webgunea bera adibidez.

Inork bloga baino gehiago eskaintzen duen webgunea egiteko asmoa badu (pertsonala, euskaltegiarena, talde edo elkarte batena...), eta bricolage informatikoarekin ausarta bada, tresna ezin egokiagoa du Joomla! hau webgune txukuna erraz asko egiteko. Software librea eta euskaratua gainera. .

Gogoratu interneteko ostatzea kontratatu behar duzuela horretarako. Hau da, ez dela ordenagailutik funtzionatzen duen software-a.

CMSen inguruan inoiz ez dugu aipamen handirik egin, zerbait apuntatzeko horra beste aukera pare bat webgunea montatu nahi baduzue:

  • Drupal. Berton karrajuan erabiltzen duguna. Joomla!ren moduko CMSa da. Instalatzen eta konfiguratzen zailagoa, baina oso malgua eta indartsua. Oinarrizko testuak euskaratuta daude asko, ez denak. Hala ere, moduluen eta konfigurazioaren arabera norberak euskaratu edo egokitzeko aukera ere ematen du.
  • Wordpress. Blogak egiteko softwarea da gehien bat. Oso erabilia eta garatua. Blogaz gain bestelako edukiak gehitzea ere ahalbidetzen du. Euskaraketa plantila eta bertsioaren araberakoa izaten da. Gabriel Aresti euskaltegiaren webgunean daukazue adibidea.

Askoz gehiago daude. Azken batean aukeraketa norberak behar eta ahal duenaren araberakoa da beti ere. Bestela beti daude web2.0 zerbitzuak, eta horrekin nahikoa ez, eta teknologiarekin ausartak ez bagara, profesionalengana jotzea daukagu, horretarako daude eta.

CMSekin endredatzen hasteko gogoa piztu bazaizue BloGestores bloga gomendatzen dizuet. Artikulu hau gehien bat.

Eta orain eztabaida hasi daiteke. Zein da CMS onena, zurea ala nirea? ;) 

Bikaina webguneak egiteko

Jabi (ez da egiaztatu)-(e)k 2008, Urtarrila 15 - 21:10-(e)an bidalia.

Ados, gainera laster 1.5 bertsioa aterako da, ia behin-betikoa lakoa den RC4 beta bertsioa atera berri dutelako. Aukera asko emateaz gain, itxura ederreko webguneak egiteko aukera ematen du. Esaterako, euskaraz den euskalnatura.net webgune bikaina.

Domeka arrastia

Benito-(e)k 2008, Urtarrila 15 - 21:15-(e)an bidalia.

Eta gainera domeka arrastia aspertu barik pasatzeko modua ere ematen du. ;-)

Elgg

Benito-(e)k 2008, Urtarrila 15 - 21:46-(e)an bidalia.

Aspaldian egin nuen berba hemen Elgg sofwareaz. Ikaskuntzarekin lotutako sare sozialak sortzeko pentsatua. Konektibismoa eta e-learning2.0rekin lotua. Asmoz Fundazioak egin du euskaraketa. 

Probatxoren bat egiten ibili naiz (kontatuko dut hurrengo batean). Interesatzen bazaizue hemen dauzkazue esteka batzuk. Eta inor animatzen bada probatzen, esan.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia