Nondik nora? GPSarekin ikasi... eta erabili

Benito(e)k bidalita 2008, maiatza 16 - 23:39(e)an.

Euskal Herian internet, blogosfera eta halako planetetan gabiltzan sateliteok badakigu Eibar partean alunizatzeko base inportantea daukagula. Eibar.orgeko koadrila izan da saltsa hauetako eragile handia neurri handi batean. Eta ez dira gelditzen ez. Azkena, TomTom GPS nabigatzailearen ahotsak euskaratu eta denon eskura ipini dizkigute. Okurritu, batu, egin, eta hona hemen emaitza eta instrukzioak.

Hemendik aurrera autoan, oinez edo parapentean gabiltzala Amatiño, Iban, Iturri eta gure Leire izan ditzakegu gidari, satelitetik zuzenean. Eibarreko batuan batzuk eta beste batuan besteak.

Probatzen ibili naiz neure PDAn eta ederto baten dabil. Hemen Leire bere herrira joateko instrukzioak ematen (egun batean bidean aurrera egin beharko dugu):


Zer dela eta hau euskara irakastearekin zer ikusia daukan UFO honetan?

Tira, zenbat biderrez landu duzue klasean "Jarraitu aurrera eta lehenengo kalean bira egin ezkerretara" eta halakoak, hau da, norabideak eta nora edo hara joateko jarraibideak? Ba, orain, klasean barik norberaren katxarroan lantzeko eta ikasteko aukera ere badute gure ikasleek, eta erabiltzeko.

Heldu nahi duten lekura helduko ote diren... Ez dakit, baina Eibarreko sateliteen errua ez da izango behintzat. Errorea ikasprozesuaren ezinbesteko elementua da gainera, ezta?

PD: m-learning, zer da hori?

Etiketak: | | | | |
View blog reactions

Erantzunak

Imajina ezazu zelan sentitu nintzen itzulpenak eta grabazioa egiten! Badira lau bat urte 1. urratsa ematen ez dudala, baina hainbestetan eman ostean....
Gainara, aginduak laburrak izan behar direnez, egokia izan liteke. Ez gabiltza, bada, behe urratsetarako testu errealen bila zoratuta? ba, honatx! :-)
Zelako pija ahotsa dudan, ai ene!

leire narbaiza (ez da egiaztatu) | 2008, maiatza 26 - 12:10 | erantzun honi

Sartu kotxean (HABEn irteera egingo duzula abisatu Undecided), markatu leku bat GPSan ikasleak ikusi barik, eta hasi bueltak ematen topatu arte. Erroreetatik ikasteko modua. Arazo bakarra gasolina nork ordaindu.

Leire, grabazioa polito geratu zaizu, ez pija, ez ezer. Apur bat bitxia egin zait "Gerooo" hori zelan luzatzen duzun, baina ondo ematen du. Gehiago esango nuke, beste hizkuntzetako ahots hotz asko baino hobeto.

Benito | 2008, maiatza 26 - 15:51 | erantzun honi

Eskerrik asko. Gerooo horrela esateak badauka azalpena. Grabazioa zatika egiten da; hau da, "gero", "eutsi ezkerrari", "ehun", "berrehun", "metrora".....eta gero montajea egiten da.
Hortaz, ezin da "gero" normal bat esan, "gero,..." baino. Horregatik, pasatu egingo nintzen, exagerazioarako joera dut eta.
Nik oraindik ez dut entzun! Enfin, trenerako bidean ez dut horrelakorik behar!

leire narbaiza (ez da egiaztatu) | 2008, maiatza 26 - 17:39 | erantzun honi

Saiatuko naiz hurrengoan bideoa kotxean grabatzen. Esku bat bolantean eta bestea kamaran, zenbat puntu dira? ;-)

Benito | 2008, maiatza 26 - 18:28 | erantzun honi

Dokumentatu nahi genuke zelan dabilen, zelan instalatu daitekeen, beste trasto batzuetan. PDA baten, diñozu? Azaldu prozesua, mesedez. Eskerrik asko aldez aurretik.

Eta eskua bolantean eta bestea kameran ibili baino lehenago, izan solidarioa eta hartu autostopista bat!

Luistxo (ez da egiaztatu) | 2008, maiatza 27 - 07:05 | erantzun honi

Windows Mobilerekin funtzionatzen duen edozein gailutan, nire PDA bezala,  instalatzeak ez dauka aparteko konplikaziorik. GPSduna izan behar du, jakina.

TomTom-ek Windows Mobilerako bertsioa dauka, hura lortu, instalatu eta konfiguratu baino ez da egin behar. Aparteko SD txartel batean normalean.

Behin instalatuta, zuen instrukzioei jarraitu, fitxategiak beren lekuan kokatu eta nahi duzun ahotsa aukeratu. Nahikoa erraza da.

Ez dakit azalpen nahikoa den. Gehiago edo grafikoago nahi baduzue, esan eta egingo dizuet, hori bai, emadazue denbora apur bat, autostopistaren bat lortu arte. Konturatu zarete autostopistak desagertu egin direla?

Eta bide batez, Luistxo, Leire eta enparauei zorionak ideia eduki eta praktikara eramateagatik. 

Benito | 2008, maiatza 27 - 12:37 | erantzun honi

Gari Araolazak TomTom GPS nabigatzailerako ahotsak norberak zelan sortu ederto azaldu digu Teknosexuan: Nola sortu GPSrako ahotsak

Benito | 2008, ekaina 1 - 18:46 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

AzkenakHarpidetu (RSS)

Harpidetu erantzun eta iruzkinetara (RSS)

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak