26
Mar
2006

Noiz erabili -ko eta noiz erabili -tako

Adibide gisa aurkitu ditudan hainbat esaldi idatziko dizkizuet. Baina ez dakit arau bat dagoen ala ez -ko edo -tako erabiltzeko, hala ere, suposatzen dut esanahiarekin lotuta egongo dela.

Hiru hilabetetako haurdun dago.
Hainbat hilabetetako negoziazioen ostean gaur sinatu dute hitzarmena.
Zortzi astetako lana da grabaketarena, beraz, irailean amaitzea espero dugu.
Hiru asteko egonaldia.
Asteko azokan bi gazta erosi nituen.
Edozein kaletako poluzio akustikoa nabarmena izaten da.
Kaleko errepidea konpontzen ari dira.
Hamalau kilometroko ilarak izan dira.

Mila esker

Elena/Usaia

Adibide bat ipiniko dizut.

Karrajua-(e)k 2006, Martxoa 26 - 04:09-(e)an bidalia.

Adibide bat ipiniko dizut.

Ikastolen hastapenean emakume batzuk ibili ziren andereño. Hasieran ume txikiekin egiten zuten lan bereziki, lau, bost eta sei urteko umeak, zorti eta bederatzikoak izaten ziren zaharrenak. Gero ikastolak normalizatu ahala, oinarrizko hezkuntzako esparru oso hartu zuten, 4 urtetik 14ra bitartean alegia. Handik urte batzuetara ikastola batzuetan batxilergoa ere eskaintzen hasi zen, eta bertan 18 urtera arteko ikas-prozesu guztia egin zitekeen euskaraz.

 Hasierako andereño haietako batzuek urte asko eman zituzten irakaskuntzan. Erretiroa hartzeko orduan omenaldia jaso zuten batzuek, hogei edo hogeita hamar urtetako lanak merezi zuen bezala. Omenaldiotan poz handia hartu zuten dudarik gabe hogeita hamar urtetako ikasleak han ikusita, hogeita bost urteko gazteak dagoeneko lan munduan sartuta batetik, eta azkenengo bi urteetako neska-mutikoak bestetik, lau edo bost urteko umeak oraindik.

Testua apur bat fortzatuta dago, baina nik horrela esango nituzke honako gauzak. Hau ikusita asmatu dezakezu zergatik esan dudan horrela?

Edo bestela, zelan esango zenituzke honako hauek?

  • Me han regalado un cachorro de dos meses.
  •  He estado enfermo y al volver se me han juntado los trabajos de diez dias.

Ea honek laguntzen dizun.

Sei urteko umeak esaten

Elena/Usaia (ez da egiaztatu)-(e)k 2006, Martxoa 26 - 13:22-(e)an bidalia.

Sei urteko umeak esaten dugunean ume guztiek sei urte dituzte, ezta?
Bestalde hogeita hamar urtetako lanak esaten dugunean hogeita hamar urtean (urtean edo urtetan? Nik urtean jarri dut jarraian delako, baina ez nago oso ziur) zehar egindako lanak dira, hau da, urte desberdinetan egindako lanak.
Azkenengo bi urteetako neska-mutikoak esaten dugunean bi urte desberdinetako neska-mutikoak dira eta bi urte horiek ezagutzen ditugu, azkeneko biak baitira.

Itzulpenak:
Bi hilabeteko txakurkumea opari didate, hau da, txakurkumeak bi hilabete ditu.
Gaixo egon naiz eta itzuli naizenean hamar egunetako lanak pilatu zaizkit, hau da, egun bakoitzean lan batzuk egin behar nituen eta egin ez ditudanez denak pilatu zaizkit.

Zerbait gaizki erantzun baldin badut esan mesedez.
Mila esker. Irakasle ona zara

Bai, neuk behintzat horrela

Karrajua-(e)k 2006, Martxoa 27 - 13:09-(e)an bidalia.

Bai, neuk behintzat horrela esango nituzke horiek guztiak. Zuk bota duzun azalpena irakasleok normalean ematen duguna izaten da.

Dena dela, kontuz, gauzak ez daude oso argi kontu honetan, eta posiblea da gauza bera era desberdinetan irakurtzea edo entzutea. Arrazoi desberdinengatik:

  • Badirudi leku guztietan ez dituztela gauzak berdin esaten. Hau da, herri edo herrialde batetik bestera aldeak egon daitezke. Euskaldunzaharren kasuan esan nahi dut. Adibidez, zuk aipatu duzun bat: leku batzuetan bost urtean esaten den bitartean, beste batzuetan bost urtetan esaten dute. Zeu ere konturatu egin zarela uste dut gainera.
  • Sasoi baten, eskola eta euskaltegien munduan zalbadu zen zenbakiekin beti mugagabea erabili behar dela (ad. bost urteTAKO beti, eta bost urteKO gaizki), gero hori ez dela beti horrela izaten konprobatu zen eta aldatzen hasi zen, baina jende askok oraindino arau hura dauka asimilatuta eta ondorioz bata nahiz bestea ikusten dira.

Honegatik esan dizut hain zuzen nik horrela esango nuke eta ez horrela esan behar da. Eta ondo edo gaizki ere horregatik ez naiz ausartuko esaten. Hala ere, EGA azterketa gainditzeko orain zehaztu dugun bidetik joko nuke seguruago .

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia