28
Mar
2006

Duela astebete/Duela aste bat

Aurrekoan gauza asko ikasi nituen, azapenak oso onak dira eta gainera badakizu nola irakatsi.
Gaur euskaltegian egindako idazlan bat ikusten aritu naiz. Idazlana idatzi nuenean ez nekien "duela astebete bat auzoko kale-argia erori egin zen" edo "duela aste bat auzoko farola erori egin zen". Irakasleak zuzendu zidanenean "duela astebete" jarri zidan. Baina oraindik ez dakit zein desberdintasun dagoen.

Bete-bat

Karrajua-(e)k 2006, Apirila 1 - 21:19-(e)an bidalia.

Niretzat duela astebete esatearekin nahikoa da aste "bat" pasatu dela esateko. Ez dakit honi inoiz erreparatu duzun baina euskaraz "bat" zenbatzailea zerbait bat (eta ez bi edo gehiago) dela adierazteko baino ez erabiltzeko joera dago, adibidez:

  • Laguna daukat Laudion. Hau erdaraz "Tengo un amigo en Llodio" esango genuke.
  • Urtebete egin du hemen: "Lleva un año aquí"

Konturatzen bazara euskarak eta gaztelaniak ez dute berdin jokatzen. Gaztelaniaz "tengo amigo en Llodio" edo "Lleva año aqui" modukoek ez digute ondo jotzen belarrian. Egia da hala ere, euskaraz gero eta gehiago hurbiltzen ari garela gaztelaniaren joera horretara: Lagun bat daukat Laudion edo urte bat egin du hemen modukoak gero eta arruntagoak dira, eta zaila da txarto edo oker daudela esaten ausartzea.

Bestalde, denbora kontuetan -bete horrek berez adierazten du "bat" izatea. Aste-bete, urte-bete edo egun-bete ere entzun daiteke. Bi astebete barik, berriz, bi aste esaten da normalean, edo bi urte, edo lau aste. Hilabetearen kasuan gogoratu hil+bete dela, beraz logikoagoa izango litzateke "hilabeteko umea" baina "bi hileko umea", edo "hil honetan daukat azterketa". Dena dela hemen ere gero eta gehiago entzuten dira "bi hilabeteko umea" eta halakoak.

Hizkera informalean joera zabalagoa dago, dena dela gauza formalagoak idazteko, eta zer esanik ez EGA bezalako azterketa (bat?) gainditzeko, euskararen tradizio horretra jotzea komeni da.

Euskaltzaindiak zerbait aipatzen du honen inguruan, orain ez dut gogoratzen non zehatz-mehatz, baina Euskaltzaindiaren webgunean bilatu ahal duzu (www.euskaltzaindia.net), edo Euskaltzaindiaren gramatikan

Mila esker

usaia (ez da egiaztatu)-(e)k 2006, Apirila 4 - 11:06-(e)an bidalia.

Argi geratu zait, hala ere, gaur liburutegira joango naiz eta han bilatuko dut Euskaltzaindiaren gramatika. Filologian badaude euskarako liburuak. Nahiz eta Biologia ikasi, bi ikasgai egin nituen euskaraz: Hizkuntza eta Literatura. Gaur liburu bat irakurtzeko aterako dut, gauean ez dago ezer telebistan eta.
Ongi segi!

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia