18
Abe
2007

Olentzerori gutuna

Plisti-plasta | 2007, Abendua 18 - 15:33

Olentzero maitea, aurten ondo portatu naiz ikasleekin baina asko falta izan zait irakasle ona izateko. Halere, hainbat gauza eskatzera ausartuko naiz, irakasleok ere arrautzak eta kapoiak jateko eskubidea baitugu. Hona:

  1. Lan-baldintza duinak sare guztietako nire laguntxo irakasleentzat.
  2. Euskara hiritar bihurtzeko benetako plangintzatxoren bat.
  3. Gure ikasleentzat euskara gozagarri izatea; eta ez, “el puto euskera”. Barkatu, Olentzero, hitz zatarrak esateagatik.
  4. XXI. mendeko euskaltegi polit-politak eratzea.
  5. Ikasleen eta irakasleen sare sozialak sortzea eta indartzea.

Gauza gehiago eskatuko nizuke, baita ikatza ere zenbait pajarorentzat (horiek bai buru handia, entenimendu gabia!), baina ez dut zure zakua gehiegi bete nahi.

A! eta etzazula ahaztu, faborez, aurreko gutunean eskatu nizkizun portatila eta Matusalem ron botila (hamar arroako zahagiarekin ere ausartuko nintzateke, alajaina!)

OHARRA: nire laguntxo batek Joselito urdaiazpikoa eskatu dizu baina txoritxo batek esan dit gaizto-gaiztoa izan dela, konduktista hutsa dela eta musuka aritu dela Patxirekin gainera. ;-D

Argazkia: Olentzero/Basque old man (caravinagre Flickr-en) 

Etiketak: euskaltegiak | ikasleak | irakasleak | olentzero |
Bidalitako artikuluak

Horra, horra....

Benito-(e)k 2007, Abendua 18 - 20:22-(e)an bidalia.

Ba, gaur Olentzerotxu batek txokolatezko trufatxu goxo-goxoak ekarri dizkit Karrajuan ondo portatzeagatik. Ta zuri ez dizu ezer ekarriko palabrotak esateagatik. Txintxa, txintxa!

Trufa

plisti-plasta (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Abendua 19 - 09:29-(e)an bidalia.

Gezurtero patateroa zara! Olentzero ez da ondiño etorri (bost edo sei lolito falta dira).

Seguru nago zure Olentzerotxu hori Pavlov zela (pipia erretzen dau eta txapela ere badauka)... trufatxuekin ahoa gozatu baduzu, bakizu zu zeu zer zaren!

Niri, berriz, Siemensek ekarriko dit portatila eta Vigotskyk ron botila.

Broncartik nahi izanez gero, hemen izango nauzu, gezurtero patataero!

Kar, kar, kar... ni bai urde tripa handia!

Ummmmm!

Benito-(e)k 2007, Abendua 20 - 00:14-(e)an bidalia.

txokolatea

Txin-txin

Eh! Eh! Eh! Eh! Eh!

plisti-plasta (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Abendua 20 - 13:25-(e)an bidalia.

Benito Chocolatero
es un home molt formal
que cuant arriba la Festa
va sempre molt colocat

Eh! Eh! Eh! Eh! Eh!

ejem!! nire konpetentziari

papa noel (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Abendua 21 - 01:09-(e)an bidalia.

ejem!!
nire konpetentziari eskatzen segituz gero, zuentzako gordeta neuzkan opariak bste herrialde batzuetan banatu beharko ditut:
1) uskaltegi guztiz hornituak baliabidez
2) usklategi erabat hornituak ikaslez
3) uskaltegi txit hornituak irakasle formatuz eta arituz eta adituz
4) uskaletgi arras bideratuak I+G+b-ren bidetik

ah!, bainan, zuen olentzero horrek ez al dizkizue horrelakoak ekartzeko zin egin??

buuufa!!!

Eskatzen hasita

aitor (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Abendua 21 - 12:05-(e)an bidalia.

Kaixo majos!

Egun batzuk lanpetuta ibili ondoren, Karrajura itzuli eta sekulako giroa nabaritu dut.
Eta eskatzen hasita (Olentzero, Aita Noel edo "dagokionari", zera eskatuko nioke:
- Behingoz eta betiko, zorioneko tituluen baliokidetza. Kontua ez baita tituluak eta tituluak ateratzea (soilik), beren arteko homologazioa lortzea guztion nahia baita.
- Ikasitako euskara erabiltzeko txip magikoa, nonbait baldin badago...
- Eta nolabaiteko errekonozimendua blog hau hain dotore darabilen gure Benitori; baina espezietan (Joselito, trufak...)izan beharrean, beste nolabait. Bere gerri-bueltak eskertuko dio.

Eta guztiontzat Urte Berri Ona!

Eskaera serioa

Benito-(e)k 2007, Abendua 21 - 15:49-(e)an bidalia.

Zelan emango digute ezer eskatzen labur geratzen badira. Nik dagokionari, nahi/ahal duenari albiste hau gaur zortzi hedabideetan publikatzea eskatuko diot:

Euskaltegien bermoldaketa bukatuta

Adierazle eta nazioarteko begirale guztiek euskararen normalizazio prozesua %99.9999ean burutu dela egiaztatu ondoren, euskalgintzan aritutako pertsonak eta erabilitako baliabideak bergizarteratzeko Koloka programaren ildo nagusiak aurkeztu dira gaur.

Helduen Euskalduntze-Alfabetatzeko irakasleak eta pertsonala zein euskaltegientzako plana aurkeztu da lehenengoz.

Azkenengo erroldek eta kale-neurketek adierazi dutenez, populazioaren %99,99k du euskaraz hitz egin, irakurri eta idazteko gaitasuna, eta horrez gain, %99,09k aitortu dute euskara dela normaltasunez eta lehenengo aukera modura erabiltzen duen hizkuntza. Deigarria egin zaie ikerketon egileei zenbat pertsona harritu diren euskarari buruzko inkestaren berri izanda. "Euskara? Zer ba? Zer arazo dago? Zergatik ez duzue galdetzen ogiaren prezioagatik?"

Honela bada, urteetan jardundako pertsonak eta erabilitako lokalak une honetan eginkizun zehatzik gabe aurkitzen dira. Eta ikusirik urteetako esperientzia horrek beste jarduera profesionaletarako ez dela erraz bermoldatzen, eta hala eta guzti ere, pertsona hauen lana, ahaleginak eta ospe sozialak behar den moduko eskertza eta ordaina behar dituela batetik, eta bestetik, etxebizitzaren burbuilak eztanda egin ondoren, euskaltegietako lokal asko erabilpenik gabe eta berauek merkaturatzeko arazoak daudela, adituek programa berritzaile eta ausarta aurkeztu eta Gobernuak eta Parlamentuak aho batez onartu dute. Hona hemen programaren xehetasunak:

  • HEAn euskara irakasle edo beste lanpostu batean jardundako guztiak desagertutako sektorean jasotzen zen soldata altuenaren pareko sariarekin aurrejubilatuko dira.
  • Euskaltegiak ziren lokalak berton jardundakoen eskuetan jarriko dira, han ondo merezitutako erretiroko aisialdia gustuko aktibitateetan eman dezaten. Horretarako urteroko aurrekontuetan partida bereziak esleituko dira euskaltegi-ohietan antolatzen diren elkarte gastronomikoak (sozietateak edo txokoak euskalkiaren arabera) edo kirol elkarteak hornitu eta haien jarduera-sorta ahalbidetzeko.
  • Gastu hauek bideratzeko pertsona hauei ez zaie omenaldi publikorik egingo. Izan ere gure politikariek zer egin garrantzitsuagoak dauzkate, eta omenduek ere ez daukate gogorik eskertzeko diskurtsoak prestatzeko eta botatzeko.

Ebazpena gaur berton argitaratu da buletin ofizialean eta egokitzapen lanak hasita daude euskaltegi-ohi guztietan. Indarrean eta abian dago programa beraz.

Interesatu gehienek adostasuna eta poza adierazi dute, Plisti-Plasta ezinendunak buru duen sektore guztiz minoritarioak izan ezik. Sektore honekin istiluak ekiditeko Euskal Herritik kanpo sortu diren euskaltegietan lanean jarraitzeko aukera eman zaie. Horretarako gainera, azken belaunaldiko ordenagailu mugikorra eta Matusalem zahagi bana emango zaie "Txapela buruan eta ibili munduan" programa esperimentalaren barruan.

Plisti-plastak Copacabanan eraikitako euskaltegi berrian G. Siemens ondoan duela prentsaurrekoa antolatu du, zalantza batzuk adierazi nahian. Hala ere, Caipirinha okerreko zulotik joanda adierazpenok ezin izan ditugu behar den modura jaso, eta hantxe galdu dira biak euren nodo-sarean.

Eh! Eh! Eh! Eh! Eh! Eh!

plisti-plasta (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Abendua 21 - 19:16-(e)an bidalia.

que cuant arriba la Festa
va sempre molt colocat

Eh! Eh! Eh! Eh! Eh! Eh!

Joselito

Benito-(e)k 2007, Abendua 21 - 21:26-(e)an bidalia.

Jope! Nik webdosazero izpiritu guztiarekin zuekin Joselito bat konpartitu nahi, eta gerri-buelta bata, konduktismoa bestea... Azkenean Joselito barik geratuko gara. Bueno, honekin konformatzen bazarete, gaitzerdi.

Ondo pasa, eta adi egon zaitezte gaur zortzi!

Alaporai!

plisti-plasta (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Abendua 25 - 11:24-(e)an bidalia.

Pintxo txakurtxuaren moduan lo in ddot, begi bat itxita ta bestia zabalik, ta goizian goiz altzau, arrapaladan zapatan bila juan ta... putza! Ez zauan ezer, barren! Olentzero barrabana! Arrazoi eukon Bixer Zurik! Bueno, egixa esan, papertxo bat letrekin ikusi dot. Amatxuri eruan deutsot irakurri deixan ta auxe ipintzen ei zaban:

Plistitxo maitxia, iñoz baiño plastaua izan zara urte osuan. Kriston latia eman dozu koitxau orrek! Ganera, idatzi dostazun kartian erdixa be ez tot entendiu. Siemens, Vigotsky, Broncart... laguntxu arraruak ditxuzu, dedios! Noz zentzutu ta portau biar zara pormal? Or dekozu Benito. Ori bai mutiko txintxua, egunero neure moduan txapela daruan gixon batekin ta bere txakurtxuekin pasiadan. Danak esaten dabe sarixa merezi dabala. Pernilla ekarri dotsat... ondo goxua ganera!
Zuri be zeozertxu ekarri dotsut, bakizu bixotz aundixegixa dekotela... bañe eztarrizulua aundixaua dekodanez, tragau in ddot Matusalemen mama goxua. Etzaittez ola asi (txulotxu batetik ikusten zaittut eta). Zeozer sobraten bajata, “Txapela buruan eta ibili munduan” kamisetan bat edo, Basaltarreri emango deutsot zeuri eruateko. Ta bakizu gero, urrengo urtien ez ibilli tontouseiñetan Karrajua edo lekudemoniño orretan, ta ondo portau Euskaltzaindixakin ta Jaurlaritziakin (neuri be subentziñua emoten dostie ta).
Habe maria purisima!

Amatxo barreka, ta ni negar batian. Auxe besterik ez naban biar! Ikusiko dabe datorren urtien pajaro guztixok! Usteot Dioniren moduan pelukie jantzi ta Copacabanara juango nazela caipirinha edatera. Alaporai!

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia