Artaziak, krisia eta enparauak: euskaltegien prentsaurrekoa

Benito(e)k bidalita 2010, ekaina 24 - 12:23(e)an.

EAEko euskaltegi pribatu homologatuek prentsaurrekoa egin dute gaur goizean. Datorren ikasturterako finantziazioa oraindik argi ez dagoela eta EAEko agintarien ahotik krisi berba eta jarrera kezkagarriak antzeman dituzte.

Prentsaurrekoaren berri oraindik hedabide askotara ez da zabaldu eta hemen duzue zabaldu duten testua:

Euskaltegiek erantzuna exijitzen diote Eusko Jaurlaritzari

 Urte bete igaro da HPSen aldaketa eman zenetik. Orain arte behin eta berriro entzun ditugu honelakoak HPSeko arduradunen ahotik: «Gure nahia garbia da: atzerapausorik ezertan ez».

 Baina euskaltegiok beste era batean bizi dugu hau guztia. Izan ere, gaur da eguna oraindik ere ez dakiguna zein izango den 10-11 ikasturtean izango dugun diru laguntza. Hori azken urte hauetan maiatzerako jakin izan dugu, eta horren arabera antolatu dugu hurrengo ikasturtea. Hori dela-eta, kezka oso zabaldurik dago: borondate oneko hitzetatik haratago oraindik ezer ez jakitea oso larria da, hurrengo ikasturtea erabat baldintzatzen duelako. Eta are larriagoa dena, ezer onik etorriko ez den seinalea izan daitekeela susmatzen dugu. Datorren ikasturtea nolakoa izango den ez jakiteak, zalantzan egoteak, atzerapausoak egongo direla pentsatzera  garamatza.

 Bilerak egin, egin ditugu, eta ba omen dago borondatea gauzak bideratzeko. Baina “krisia” berba da etengabe haien ahotik entzuten dugun bakarra.

 Gauzak horrela, euskaltegietara hurbiltzen diren milaka ikasle horiek ordaindu beharko dute krisia berriro ere. Hizkuntza ofiziala den euskara ikasteko orduan beren poltsikotik egin beharko dute ahalegin handiagoa; doakotasunerako bidean berriro ere atzerapausoa emango da. Eta ez ikasleek bakarrik, euskaltegietan lanean ari diren euskara irakasleak, oraindik egoera normalizatua lortu gabe dugunean,  berriro egoera ez egonkor batera, sasoi ilunetara, bueltatzeko arriskua aurreikus dezakegu.

 Are gehiago, egindako azken bileran honelakoak  entzun eta gero: “Legealdi hau txarra izango da, eta aurrekontuetan artazia sartu behar duenak euskalduntzearekiko sentimendurik ez du”.

 Beraz, horren aurrean dei berezia egiten diogu Jaurlaritzari. Hasteko, neurriak har ditzala orain arte lortutakoaren bidean atzerapausorik eman ez dadin. Bigarrenik, sektore honi behar eta merezi duen aitortza eman diezaiola. Eta, azkenik, diru laguntzetatik laguntza iraunkor batera igarotzeko pausoak eman ditzala. Borondatetik eta hitz onetatik ekintzetara pasatzeko unea heldu dela uste dugu.

 Euskaltegiak: Batuz, IKA, Elkarlan, Deustuko Euskal irakaslegoa, Maizpide euskaltegia, Bai & by, AEK

 Artazidunaren sentimenduez ez gara hasiko berbetan. Akaso lehenago artazirik ez ei darabilten batzuen uste eta eginen gainean hasi beharko genuke.

Eguneraketa:

Etiketak: | | | |
Benito (r)en bloga

Erantzunak

Krisia krisi, AHT egin egingo dela ez dute duda izpirik egingo. Baina, amigo, euskaran artaziak sartu beharko dira. Garenaren -direnaren- ispilu, ez gehiago ez gutxiago: euskara ez da estrategikoa, puntopelota.

Josu (ez da egiaztatu) | 2010, ekaina 24 - 13:12 | erantzun honi

...baina ze kasualitate guria falta zaiela...

Eta gorra hexagonalak gorra hexagonalak erosteko... 4 MILOI EURO!!!... ai ama!

arrikitaun (ez da egiaztatu) | 2010, ekaina 24 - 17:33 | erantzun honi

Bizkor ibili dira HPS-HABEtik erantzuten: HABEren 2011ko aurrekontuak zehazten ari da Eusko Jaurlaritza (Erabilli.com).

Murrizketak egon, egongo dira azkenean, oraindik ez dituzte aurrekontuak zehaztu, eta zer eskatu eta "...euskararen munduak ere solidarioa izan behar du"

Benito | 2010, ekaina 25 - 08:43 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

AzkenakHarpidetu (RSS)

Harpidetu erantzun eta iruzkinetara (RSS)

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak