29
Urt
2007

Kukurrukulu..curriculum

Gogoeta kurrilularretan nabilela Felipe Zayasen Darle a la lengua blogean Valentzian curriculuaren inguruko jardunaldi batzuen gaineko mezua hau irakurri dut: Una dura pero grata sesion de trabajo.

Duela 15 urte inguru diseinatu zuten curriculum-aren balorazioa egiten ibili dira, eta hausnarketa batzuk azpimarratu ditut:

Las editoriales no saben qué hacer con un currículo centrado en habilidades lingüístico-comunicativas, y presentan los contenidos curriculares en forma de contenidos conceptuales. La enseñanza de la comprensión y de la expresión queda de nuevo relegado. Este es un problema con el que se va a encontrar siempre el currículo de lengua.

Hauek erantzunetan:

En cuanto a la síntesis que presentas, es cierto que la reforma del 92 era innovadora y que recogía modelos que se habían llevado a cabo en el ámbito de la experimentación; pero lamentablemente esos nuevos patrones metodológicos no se normalizaron y aún hoy hay quien culpa a esa reforma del fracaso educativo.

En el área de lengua, el principal cambio curricular (un verdaero giro copernicano) es la sustitución del objeto de enseñanza-aprendizaje. Eso es lo que todavía no se ha digerido. Si el currículo tuviera que limitarse a prescribir lo que la mayoría del profesorado ve como “natural”, la gramática debería seguir siendo el eje.

Duela urte batzuk curriculuma gora eta behera ibili ginen geu ere. Handik hona berriz, ez da hartaz asko entzun, ezta? Beharbada, orain hasiko gara berriro.

 

Arrazoi osoa duzu Benito.

Arkatiz Zarraga (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Urtarrila 30 - 17:03-(e)an bidalia.

Arrazoi osoa duzu Benito. Horretaz hitz egiten hasi beharko gara. Geuk ere HABEren Kurrikulumari begiratzen badiogu, ikuspegi konstruktibista batetik heltzen dio ikas prozesuari, baina gure kasuan arazoak bi izan dira. Lehena, eta garrantzitsuena, ebaluatu duguna eta ebaluatzeko modua ez dela aldatu, beraz, ikas prozesua ebaluatzen zenari begira egon dela. Bestetik programatzen eta materiala sortzen irakasleak ibili garela trebakuntza eskasarekin eta sortu diren material urriak lantzen ez dugula, agian, behar bezala asmatu. Irakasleok txipa aldatzeko laguntza handiagoa beharko genuke.

Kurrikuluak...

Benito-(e)k 2007, Urtarrila 30 - 19:36-(e)an bidalia.

Nire ustez aldatu behar dugun txipa askotan HEOK baino bastante lehenagokoa da. Eta ez dut uste predikatzen duguna eta egiten duguaren arteko disfuntzioak ideien asimilaziotik datozenik soilik. Konstruktibismoa ata AOIren aurretik aspaldian gabiltza komunikatibo adjetiboa aldaera guztietan aldarrikatzen adibidez, eta neuri behintzat gaur egun ere kostatzen zait hizkuntzaren ikuspegi komunikatiboa jarduera didaktikoetan (ez didaktikaren gaineko jardunetan) lokalizatzen.

Eta ez da erraza ez, presa gehiegi izaten dugu askotan aurrerakoi agertzeko (publizitatean gehien bat), eta ideia berriekin iraultza egin, lehengoa kentzeko eskatu, eta dogma berriak egiteko, ondo-ondo aztertu, probatu, landu eta baloratu barik sarri.

Edozelan ere, baliagarriak izan daitezkeen ideia eta bide batzuk onartu eta aldarrikatu ditugu urteotan, EKPetan idatzi eta zigilua ipini. Jakinda errealitatea barik erronkak direla gehien bat. EKPei errepasoa egin zieten HABEn duela laupabost urte, entregatu behar izan zirenean. Ohar batzuk egin eta hor daude. Curriculum-a hobekuntza tresna ere baldin bada, ez da sasoia, Valentziako horiek egin duten bezala, daukaguna eta nahi genuena alderatuta, buelta pare bat emateko? HEOKetik hasita jakina.

Beste kontu bat aipatu duzu. Laguntza. Galdera egingo dizut, zeuri eta irakurtzen duzuen guztioi. Laguntza hori noiz-zertan beharko zenukete gehien bat? Zer-nolako laguntza adibidez?

Laguntza dela eta, Makel(ele)ko post hau etorri zait burura: Habemos es correcto. Zergatik ote? 

En todo caso...

eq (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Otsaila 2 - 22:59-(e)an bidalia.

No conozco el eusquera, de modo que no sé si el motivo de citar una entrada de mi blog es el elogio o la crítica. En todo caso, el enlace no es correcto, de modo que en Habemos es correcto pueden juzgar por sí mismos. Saludos

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia