EAE

16
Ots
2009

"Euskaltegi" programetan

Etxetik mugitu barik eta goiz osoan telebista-irratirik piztu barik ere ez zara libratzen: lore-banatzaile amateur-interesatuak etxeko atariaren ondoan, doinu ozeneko furgoneta musikalak, atezain automatikoan betiko postaria ez diren postariak postontzia postakoak ez diren postazalez betetzen...

Opari botaniko, musikal eta postal interesatu asko, bai, hauteskundeak. Eta interesaren interesa dela eta, pentsatu dut une batean "Eta guri zer interes piztuko digute hauek guztiek?". Eta proba tonto bat egin dut. Ez da Mikelek lehengoan egin zuenaren parekoa inondik ere.

Haien bila joan naiz interneten. Hauteskundeetan inportanteena programak ei direla, bilatuko dut "euskaltegi" hitza programetan.

Lehenengo inpresioa. Askotan esan dut nahikoa dorpea naizela gauzak aurkitzen, baina alderdien webguneetan, edo hausteskundeetarako berariaz prestatu diren webgune gehienetan kostatu egin zait programetara heltzea. Batzuen kasuan ez dut aurkitu. Beraz, ikusi ez dudan programaren bat badago, esadazue mesedez.

Emaitza, bitxia. "Euskaltegi" hitza EAJ eta PSEren programetan baino ez dut aurkitu.

Hona aipamenak:

EAJren programan (pdf)

Euskaltegien sarea sendotzea, urtero 8.000 euskaldun berri izan daitezen. (70 orr., Erabileraren sustapena azpiatalean)

Helduen euskalduntzearen arloan, euskaltegi sarearen ikasketa eskaintzen aniztasuna eta kalitatea sendotzea presentziazko zein semi-presentziazko ikastaro eta autoikasketakoen bitartez. (orrialde eta atal berean)

PSE-EEren programa (pdf, euskarazko bertsiorik ez dut aurkitu, balego esan)

Resolver los problemas que se plantean en el acceso a las Administraciones Públicas, mediante la normalización y homologación de los estudios que se realizan en los euskaltegis, las Escuelas Oficiales de Idiomas, exámenes EGA o los estudios en la Enseñanza Obligatoria y Bachillerato. Clarificar el futuro de los servicios de euskaldunización de adultos: papel de Habe y red de euskaltegis. También habrá de clarificarse el papel que debe jugar la enseñanza del euskera promovida por el Gobierno Vasco a través de EITB e Internet.(64. orr. Una estrategia de desarrollo cultural desde el bilingüismo atalean)

Besteetan ere saiatu naiz topatzen. PPren programan (pdf) ez da "euskaltegi" hitzaren agerpenik, EArenean (pdf) ere ez, EBk ez du programa dokumentu batean jarri, baina webgune osoan "euskaltegi" bilaketa eginda ez dut emaitzarik lortu. D3Mren webgunean ez dut hitzaren aipamenik aurkitu, Aralar alderdiarenean ez dut programa modukorik ikusi bilatzeko, eta UPyDren 33 proposamen hauen artean ez da hitz hori erabili. 

Esan bezala, norbaitek ikusten badu nik ikusi ez dudanik esaizue, mesedez. 

Bestalde, honek derrepenteko jolasetik dauka gehiago azterketatik baino. Euskara, euskalduntzea, hizkuntza eta halako berbak ere bilatu daitezke ideia zehatzago bat izateko. Hala ere, jaso dugun lagintxo honek ere zer komentatua eman dezake akaso.

EAJk eskaintzaz dioena beste nonbait entzun dudala uste dut. PSEk etorkizuna argitu nahi digula dio, baina zer, nola eta norantz argitu? EITB eta internet-erantz?

Azken batean, geroak erranen. Edo zeuek erranen.

10
Abe
2007

Batzorde akademikoa

Gaur HABEren Batzorde akademikoa bilduko da aspaldiko partez. Azken bilera duela lau urte luze egin zen hain zuzen ere.

EAEko Batzorde akademikoa ez da ezaguna izango seguruenik, orain arte gutxitan bildu dela dirudi eta bileron artean urteetako tartea egon da askotan. Beraz, askok izena ere egundo entzun barik edukiko duzue.

Zertarako da? HABEren antolamenduan honela azaltzen da:

Batzorde Akademikoari, gai akademikoetan eta pedagogikoetan analisiak egitea eta euskaltegien jardueren ebaluazioa dagozkio eta, orobat, HABEren Urteko Memoriaz informatzea.

1996ko dekretu honetan dauzkazue zehaztapen gehiago.

Didaktika kontuak azken batean.

Didaktika-eraketa "dikotomia" horretaz egun batean esan beharko dugu zerbait. Gaur zelako umorearekin amaitzen dugun...

Sindikatu edukia