karrajua

16
Aza
2006

Karrajuak urtebetea. Azkena: debaldeko klona

Karrajuaren instalazioa “liberatu” ondoren, horrelako bat egitea konplikatua eta guztion eskura ez dagoen gauza dela pentsatu daitekeela konturatu naiz. Ez dut uste bereziki zaila denik, baina egia da gutxieneko kontrola eta hari ekiteko gogoa behar dela.

Dena dela, “karraju” bat montatzeak gaur egun hain zaila ez du zertan izan. Ditxosozko Web2.0 horren ezaugarrietako bat zeure ordenagailuan edo zeure zerbitzarian egon behar ez duten aplikazioen abaniko itzela da. Mila gauza egin ditzakegu on-line aplikazio hauekin, debalde gainera.

Horrela bada, karrajuaren aurreinstalazioa ikusi eta inor ikaratu bada, saiatu naiz karraju moduko bat erraz eta debalde antolatzen sareko aplikazioekin.

25
Urr
2006

Karrajuak urtebete (II-asmoak)

Urtebetea joanda, atzera begira paratzeko tentazioan eduki liteke, beste baten igual. Orain nahiago dut Karrajurako zer egosten nabilen kontatzea.

Ez dira gauza asko, teknikoak gehien bat.

  • Funnymonkey-ko jendeak eskola mundurako Drupalekin aurrekonfiguratutako bi instalazio eskaintzen ditu: ikastaldeentzako gunea eta blog gunea. Drupalek, zabaltzen ari diren beste sistemen aldean, malgutasuna du abantaila nagusi. Karrajua antolatzeko orduan horixe baloratu dut gehien bat, eta zerotik hasita aukera pila zabaltzen dituen arren, ez da Moodle edo Wordpress bezain erraza toreatzen hasteko. Horregatik Karrajuko instalazioa liberatu nahi dut, nola egin dudan erakusteko eta norbaitek Drupal ezagutzen hasi nahi badu zer miatu eduki dezan. Une honetan instalazioa edukietatik garbitzen nabil eta espero dut datorren astean zabaltzeko moduan edukitzea.
  • Oraingo karraju hau drupal 4.6.6 bertsioarekin dago eginda. 4.7.x bertsioak hala ere itzelezko berrikuntzak ekarri ditu eta eguneratzeko desiatzen nago. Views eta CCK moduluek esate baterako malgutasun hori ikaragarri zabaldu dute. Zerbitzari aldaketa egin behar dut horretarako eta eduki eta modulu guztiak bertsio berrira ekarri, honekin apur baterako daukat oraindino.
  • Karrajutik aparte lanerako eta esperimentazio hutsagatik hiru gune lantzen ibili naiz. Lankideen ekarpenak jasotzeko eta komentatzeko gune bat (hau oraintxe jarri dugu martxan intraneteko zerbitzarian), materialak sailkatzeko direktorio-podcast antzeko bat (hau ekainean ibili ginen probatzen). Hirugarrenez, Groups.Drupal-en ereduan inspiratuta, eta Elgg-en ideiara ere hurbildu nahian, komunitateentzako gunea atondu nahian ibili naiz. Oraindik alpha-alpha (horixe ba, alfalfa) fasean dago, baina kukutxua egin nahi badiozue hemen daukazue (gune esperimental totala da, ez ikaratu). Denbora apur bat hartzen dudanean hauek ere zabaltzeko asmoa daukat.

Tira ba, ikusten duzuenez Drupal honekin nabil jo ta ke, Moodle eta bestez ari gara asko azkenotan, ez dira txarrak haiek ere, ez,  baina baten batek umorea eta ausardia badauka, Drupal-en aukerak probatzera animatuko nuke, burua nekatzen ematen den denbora malgutasunak eta irekitasunak konpentsatzen dute soberan, engantxatu ere bai. Hori bai, tresna batekin edo bestearekin itsutu barik.

22
Urr
2006

Karrajuak urtebete (I estatistikak)

Orain konturatu naiz tontamentean urtebetea pasatu dela Blogger-en Karrajuko atea zabaldu nuenetik. Orain ez daukat balantzeetan eta ospakizunetan hasteko gogorik, baina kapituluka egingo dut zerbait datozen egunotan.

Momentuz, eta dena airean uztea modan ipintzen hasi dela, hemen ez daukagu Moodle ikastaro gehiagorik erakusteko, baina modari norberaren ikutua ematearren Karrajuaren estatistikak utziko ditugu bistan. Sikieran hasierako asmo haiek noraino heldu diren ikus dezazuen.

Statcounter zerbitzua erabiltzen hasi naiz duela hilabete ingurutik hona. Ez dakit norainoko fidagarritasuna daukan, baina entretenigarria behintzat bada, kuxkuxeroentzat gehien bat.

Hona hemen estatistikak.

21
Mar
2006

Deskargua

Aspaldian probak egiten eta tontamentean gauza batzuk gehitzen joan naiz:

  • Klaserako baliabideak: lastermarken bilduma antzekoa egin dut. Klaserako baliabideak eskaintzen dituzten webguneak zerrendatzen joango naiz hemen.
  • Euskaltegiblogak: euskaltegien munduan sortzen diren blogen jarioak batuko ditut hemen. Goiko estekan sakatuta artikuluak joango dira agertzen, eta hemen sakatuta blogen zerrenda argiagoa ikus daiteke.
  • Klaserako ideietan ARGIA aldizkariak hemendik aurrera elkarrizketekin testu idatziarekin batera audio formatuan ere eskainiko ditu. Honen aukerak analizatzen saiatzen ari naiz artikulu baten.
  • Testuetan syllabus edo programen diseinuari buruzko ideiak eta apunteak sartzen hasi naiz hemen. Susan Feez-en "Testu bidezko syllabus-en diseinua" liburutik egin ditudan eskema batzuekin hasi naiz. Interesatzen zaidan gaia da, nire ustez gure jardunaren emaitzak hobetzeko gogoeta egin beharreko puntua da gure programen diseinua eta koherentzia.

Gauza asko eskutartean, eta denari arreta ematea kostatzen da. Karraju hau itxura hartzen hasi da dena dela. Oraindinokarren irakin pare bat behar dira hala ere.

05
Mar
2006

Menuak eta aurkezpena

Ezkerreko menua atondu dut apur bat. Espero dut orain hemen zer dagoen argiago azaltzea. Zuek esan bestela.

Menu hauek ordenatu ditut:

Foroetan eztabaidagai batzuk sartu ditut inor animatzen bada-edo, eta foroak apur bat argiago ikus daitezen ere bai.

Bestalde, gauza berriak sartu ditut:

02
Mar
2006

Harremanetarako formularioa

Nirekin harremanetan jartzeko harremanetarako formularioa sartu dut: hemen dago. Goiko menuko idatziguzu estekan kokatu dut.

Beraz, badakizue, zerbait esan nahi badiguzue bi aukera:

02
Mar
2006

Aurrera goaz

Egokitzapen batzuk sartu ditut gaur.

  • Testu-editorea aldatu dut. HTMLarea kendu eta Tinymc instalatu. Momentuz hobeto dabilela dirudi.
  • Blogger-eko karrajuaren jarioa sartu dut hemen. Link-a ipini dut goian.
  • Txantiloian aldaketa batzuk sartu ditut. Orain blokeak hobeto ikusten dira (ala ez?)

Aurreko mezuan aipatzen zirenez gain, beste gauza batzuk sartzea pentsatu dut:

  • How-to antzeko zerbait. Zelan egin behar dira gauzak hemen? Foroetan posteatu, iruzkinak, bloga,..
  • Gure herri honetan sarritan zer egiten den baino nork egiten duen garrantzitsuago izaten denez about me estiloko orri bat (a ze lotsa!). 

Schtuff-en dauzkadan gauzak hona ekarri ditut. Dudan nago hala ere eman diedan formatoarekin. Ideia klaserako ideiak (erredundantzia) eskaintzea eta garatzea bada wiki antzeko zerbait planteatu beharko litzateke. Wikietan bezala martxan orriak sortzeko aukera ematea izan liteke kontua. Flexinode modulua erabili dut, baina nago ez ote den hobea liburu modulua. Proba batzuk egingo ditut zerbitzari lokalean eta erabakiko dut. Ez dakit inork ezer ulertu ote duen, kontua da nahi nukeela klaserako ideiak dokumentu kolaboratiboak izatea, eta oraingo modura ez dakit hori erraza den.

28
Ots
2006

Berriak

Gauza pare bat gehituta:

  • Webguneari buruzko azalpena. Hemen.
  • Kategorien araberako bilatzailea
  • Klaserako ideiak bi irizpideren arabera sailkatu ditut:
    • Maila: hemen maila "modernoak" erabili ditut: 1a, 1b, 2, 3,...
    • Gaia: hemen testuen gaiak ez ezik, egin nahi denaren inguruko etiketak (irkurmena, mintzamena,...)ere sartzen hasi naiz. Dena dela, pentsatzen nago haientzako beste kategoria bat gehitzea. Irizpide hauek kontsultatzeko tag cloud (etiketen lainoak) ikus daitezke hemen eta hemen.

Gauza asko daude hobetzeko oraindik:

Sindikatu edukia