bideoa

15
Aza
2006

Uztarria.com bideoak

Uztarria.com Azpeitiko informazio lokaleko atariak era guztietako edukiak eskaintzen ditu: albistegiak, blogak, argazkiak, agenda,... Halakoen artean osoen eta bizienetarikoa duda barik. Edukion artean bideoak ere baditugu. Interneteko bideo digitalak baina irudi eta audio kalitate politarekin. Kontu lokaletik harago doazenak sarritan. Google video erabiltzen dute bideoak publikatzeko. Gaur adibidez Luistxo Fernandezen hitzaldi hau aurkitu dugu: "Internet eta euskara"

 

25
Ira
2006

Informatika tutorialak bideoan

Gorka Julio, Teketen, Elurnet enpresako partaideak bideo-tutorialak egiten ditu informatikan eta sarea manejatzen trebatzeko. Youtube zerbitzuan jartzen hasi da. Ez da berez baliabide didaktikoa, baina azkenotan internet eta halakoen inguruan sukarra piztu dela, interesgarria da lokalizatuta edukitzea.

  • Hemen bloglines tutoriala. Adibide gisa eta sindikazioan eta erreseseoan hasteko polita.
  • Hemen teketenen kontua youtuben. Tutorial berriak sartzen baditu, hemen agertuko dira.
  • Hemen erabiltzen duen tutoriala etiketa daukaten bideoak. Beste norbaitek halako tutorialak egiten animatzen bada eta etiketa hori erabiltzen badu hor agertuko dira.

Camtasia, bideo-tutorialak egiteko software-a

Ez dakit Teketen-ek zer software erabili duen tutorialok egiteko. Nik aspaldi deskubritu nuen Camtasia. Programa honek ordenagailuaren pantailan egiten ari garena grabatzen du bideoan eta aukera ematen digu ahozko eta idatzizko azalpenak txertatzeko. Ona ordenagailuan ibiltzen irakasteko.

Ez da zaila erabiltzen. Probatu nahi baduzue probako bertsioa ekarri dezakezue ordenagailura. Windows-erako da eta ez da debaldekoa, beraz gustatzen bazaizue erosi edo botikaren bat aplikatu beharko diozue. Besteren bat ezagutzen baduzue esan hemen.

15
Ira
2006

Bikotearoaren bideoak

Bikotetroaren emanaldiak youtuben. Umorea eta gure intereseko gaia: euskara ikastea eta ikasleak jakin beharko litzukeenak.

03
Mai
2006

Wazemank Youtube-n

Wazemank-en sketch-ak youtuben jarrita. EITBren webgunean ere badaude.

02
Mai
2006

EITB

EITBk ETBko programetako bideoak eta Irratiko audio artxiboak jartzen ditu eskura.

02
Mai
2006

Youtube, euskara bilaketa

Youtube zerbitzuan euskara hitza bilaketan sartuta topatzen diren bideoak.

Sindikatu edukia