25
Ira
2006

Informatika tutorialak bideoan

Gorka Julio, Teketen, Elurnet enpresako partaideak bideo-tutorialak egiten ditu informatikan eta sarea manejatzen trebatzeko. Youtube zerbitzuan jartzen hasi da. Ez da berez baliabide didaktikoa, baina azkenotan internet eta halakoen inguruan sukarra piztu dela, interesgarria da lokalizatuta edukitzea.

  • Hemen bloglines tutoriala. Adibide gisa eta sindikazioan eta erreseseoan hasteko polita.
  • Hemen teketenen kontua youtuben. Tutorial berriak sartzen baditu, hemen agertuko dira.
  • Hemen erabiltzen duen tutoriala etiketa daukaten bideoak. Beste norbaitek halako tutorialak egiten animatzen bada eta etiketa hori erabiltzen badu hor agertuko dira.

Camtasia, bideo-tutorialak egiteko software-a

Ez dakit Teketen-ek zer software erabili duen tutorialok egiteko. Nik aspaldi deskubritu nuen Camtasia. Programa honek ordenagailuaren pantailan egiten ari garena grabatzen du bideoan eta aukera ematen digu ahozko eta idatzizko azalpenak txertatzeko. Ona ordenagailuan ibiltzen irakasteko.

Ez da zaila erabiltzen. Probatu nahi baduzue probako bertsioa ekarri dezakezue ordenagailura. Windows-erako da eta ez da debaldekoa, beraz gustatzen bazaizue erosi edo botikaren bat aplikatu beharko diozue. Besteren bat ezagutzen baduzue esan hemen.

Probatxua

Karrajua-(e)k 2006, Iraila 26 - 16:51-(e)an bidalia.

Animatzen hasi naiz. Hemen lehenengo proba. Irudia eta ahotsa txarrak, baina lehenengoa da, txarragorik ez dut egingo.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia