gor-mutuak

30
Mar
2011

Negua joan da

Zer: 

Asteon zer esana eman du Zea Maysen azkenengo bideo-klipak. Istorioa polita dago atzetik. Ainhoa Moiua gor-mutuen hizkuntzako irakaslea eta itzultzailea dugu, eta Zea Maysen zale handia ere bai. Negua joan da kantua gor-mutuen hizkuntzara "itzuli" eta horrekin bideoa grabatu zuen Zea Maysekoei oparia egiteko asmoz. Beste opari bat etorri zitzaion bueltan, eta kantuaren bideoklipean bera dugu protagonista.

Hala kontatu zigun Jozulinek bere blogean, eta autoikaskuntzako ikasleekin ere zerbait egitea pentsatu zuen, pentsatu eta egin. Hemen behean duzue Jozulinek bidali digun aktibitatea, Galdakaoko Udal Euskaltegiko autoikaskuntzako mintza-taldeetan egin dutena.

Eskerrik asko Jozu-lin. Merezita dituzu kriantza on pare bat (kaxa pare bat, e!). ;)

Negua joan da ta

Hemen Ainhoari Goienan egin zioten elkarrizketa:

Sindikatu edukia