30
Mar
2011

Negua joan da

Zer: 

Asteon zer esana eman du Zea Maysen azkenengo bideo-klipak. Istorioa polita dago atzetik. Ainhoa Moiua gor-mutuen hizkuntzako irakaslea eta itzultzailea dugu, eta Zea Maysen zale handia ere bai. Negua joan da kantua gor-mutuen hizkuntzara "itzuli" eta horrekin bideoa grabatu zuen Zea Maysekoei oparia egiteko asmoz. Beste opari bat etorri zitzaion bueltan, eta kantuaren bideoklipean bera dugu protagonista.

Hala kontatu zigun Jozulinek bere blogean, eta autoikaskuntzako ikasleekin ere zerbait egitea pentsatu zuen, pentsatu eta egin. Hemen behean duzue Jozulinek bidali digun aktibitatea, Galdakaoko Udal Euskaltegiko autoikaskuntzako mintza-taldeetan egin dutena.

Eskerrik asko Jozu-lin. Merezita dituzu kriantza on pare bat (kaxa pare bat, e!). ;)

Negua joan da ta

Hemen Ainhoari Goienan egin zioten elkarrizketa:

Partekatu beharra

Josu (ez da egiaztatu)-(e)k 2011, Martxoa 31 - 09:30-(e)an bidalia.

Ariketatxo batengatik kaxa pare bat kriantza!! Holangorik!! Unitate bat egiten badugu, asteburua hemen?

Orain -apur bat- serioago: Hainbeste Twitter, Facebook, Internet... eta oraindik ez ditugu halako txikikeriak ere partekatzen. Seguru nago abesti honekin euskaltegi baten baino gehiagotan ibili direla egunotan, eta irakasle bati baino gehiagori bururatuko zitzaion guri baino ideia marabillosoagorik... Mauleko gau eskolakoak ez daki zer egiten duten Barakaldoko euskaltegian, esaterako.

Euskaltegietako irakasleak ez gara kontinente bat, ezta artxipielago bat ere; irla sakabanatu multzoa gara. Gaur, baina, hori saihesteko aukera bada. Modua topatu behar. Egin behar dugu.

To, semoia! Barkatu. ;-)

 

 

 

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia