12
Ira
2008

Garziarenak

Plisti-Plasta | 2008, Iraila 12 - 20:11

Gutxiago gehiago da. Eta oraingoan ez naiz arkitekturaz ari, ezta barne-dekorazioaz ere. Edo bai. Liburuez ari natzaizue. Aspaldiko ohitura dut. Noizbait berriro irakurriko ditudan liburuak soilik gordetzen ditut apalategian. Zirrara eragin edo baliozko zerbait irakatsi edo erakutsi didatenak. Liburu gutxi, beraz, nire apal-sailean (ezjakin sasijakintsua izatearen ajeak). Aitzitik, udaz geroztik, bada liburu berri bat bertan.

Joxerra Garziaren Jendaurrean Hizlari liburuaz gauza bikain ugari esan diezazkizueket. Ez naiz horretan hasiko baina. Liburu bikainak laburtzea traizio hutsa iruditzen baitzait. Liburu bikainak irakurri egin behar dira, norberak irakurri; eta kasu honetan irakurri ez ezik baita landu ere, hainbat ariketa proposatzen dizkigu eta. Hurbil hurbiletik lagunduko dizu Joxerrak diskurtsogintzaren Santiago bidean. Eta ziur naiz, Santiagora ez, baina euskaltegira heltzen zarenean zuk ere jakingo duzula zein harri eta zein zuhaitz markatu pintura gorriz  ikasleak bi de horretan gal ez daitezen.

Iraileko ilbeltz honetan bizkortuko gaituen zerbaiten bila dabilkigu Benito, estimulanteren bat aurkitu nahian. Karrajuko alfonbra ere astindu ei du, pentsa! Bada, hauxe da nik proposatzen dizuedan bizkorgarria. Gutxiago baino gehiago da.

Etiketak: didaktika | diskurtsoa | liburuak | testua |
Bidalitako artikuluak

Elkarrizketa

Karrajua-(e)k 2008, Iraila 14 - 14:59-(e)an bidalia.

Laburpenik ez diguzu egin, baina liburuaren zertzeladaren bat nahi duenak Argian aste honetan Joxerrari egin dioten elkarrizketa irakur dezake. Joxerra Garzia «Komunikazioan ere komeni da mapa baten jabe izatea».

 

Bete-betean

otto-(e)k 2008, Iraila 16 - 18:25-(e)an bidalia.

Adierazgarria izan daitekeen adibidea:

Lan kontuak direla eta, liburua oporretan (Conilen, eguzki galdatan, atera kontuak) irakurtzera behartu dut neure burua.

Ba, ez didazue sinestuko (edo bai, Plistiren laburpen deskriptibo bikaina irakurri eta gero), baina irrikan nengoen tartetxo bat hartzeko, eta hartara liburua irakurtzen jarraitzeko.

Ikastarorako baliagarria ari zait suertatzen, eta hala adierazi diet neure ikasleei ere.

Joxerraren hitzak

Benito-(e)k 2008, Iraila 21 - 17:56-(e)an bidalia.

Hemen dauzkazue Joxerrak "Ahozko komunikazioa lantzeko metodoa" hitzaldian botatako hitz batzuk.
/>
Hitzaldi osoa entzun nahi baduzue, HABEren liburutegian daukazue DVDa. Bestela neuk daukat grabatuta.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia