23
Urt
2007

Mojiti


mojiti.com

Aspaldian eduki dut zerbitzu honen berri, baina orain arte ez naiz probatzera animatu. Gaur Asapala elkartean aspaldian argitaratu genuen Iñaki Gaminde eta bestek sortutako Bilbotarron euskararen zuzuan CDliburuko materialekin olgetan proba hau egin dut Arbolantxako Martin eta Karmelok lehengo zapiaren jolasa azaltzen duten bideo pasarte honekin:

Ikusten duzuenez, bideoei azpitituluak ipintzeko tresna da. Bideoak euren zerbitzarian gorde daitezke, baina beste zerbitzuren batean (Youtube, Google Video,...) gordetako bideoei ere ipini ahal dizkiegu azpitituluak. Geureak izan nahiz inorenak izan.

Eta ikusten duzuenez, norberaren blog edo webgunean txertatu daitezke.

Azpitituluak ipintzea, bideo luzeetan gehien bat, apur bat astuna egin daiteke, baina aplikazio didaktikoak, bat baino gehiago okurritzen zaizkit: transkripzioak, itzulpenak, azalpenak, galderak,.. Zuei gehiago?

Mojiti desagertu egin da.

Karrajua-(e)k 2008, Otsaila 1 - 21:12-(e)an bidalia.

Mojiti zerbitzua eten egin da. Webgunean ez dago azalpen handirik. Eskerrak eta agurra besterik ez.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia