Aspaldian geneukan aipatuta Maite Goñi ikasleekin polito atontzen joan den blog-webgune hau. Gaur Ikteroen blogean helbide aldaketa iragarri digute (bere domeinuan ezarri da: www.euskaljakintza.com), eta horrekin batera bloga eta berton batutako baliabideen berrantolaketa.
Baliabide ugari eskaintzen diren gunea izan da beti, eta -onena- Maiteren lana sarean jarraitu dugunok seguru gaude aurrerantzean gehiago eskainiko dizkigula. Euskara ikasteko eta lantzeko apuntatzeko moduko gunea duda barik.
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu



Gure jarioak(OPML)
Karraju "guztiak": Xfruits
Markatu del.icio.us-en



Domeinu, helbide eta "jantzi" berriak euskaljakintzarentzat baina betiko ilusioa, gauza berriak egiteko grina eta guztiokin partekatzeko nahia.
Euskaltegiak eta eskolak (ikastolak) uste baino gertuago daudela konturatzen naiz zuena irakurtzen dudan bakoitzean. Pozgarria da, zalantzarik gabe, zuek bezalako bidaideak izatea! :-)
Mila esker aipamenagatik eta ezagutu arte...