17
Aza
2010

Tituluak, diruak eta gaitasunak

Gaurko albistea izan da, EAEn D ereduan ikasi dutenei EGA/3. maila/C1 homologatuko zaie berez, ez dute azterketarik egin beharko titulua akreditatzeko alegia. EAEko gobernuaren asmoa da hori behintzat, 2012tik aurrera indarrean jartzea.

Harridura edo zalantza behintzat zabaldu da sarean. Onintza Iruretak ez du ulertzen ekimena, bere ikasle-esperientzian ikusitakoa gogoanz zalantza piztu zaio. Ugaitz Zabalak ere gaur egun Hezkuntza-sistemak ezagutza hori bermatzen ote duen ironiaz dihardu. Zuzeun eztabaida piztu da honen inguruan, I. Larrazabal opariez ari da artikuluan, ahalegina saritzea nahikoa ote den edo.

Twitter-en pilota alde bitara joan da pilota. Bistan da orain Unibertsitatearen gain geratzen dela neurri batean euskara maila bermatzearena. Ricardo Gomezek unibertsitarioen euskara mailaren arazoaren erruaren zati bat hartzen du bere gain, alegia, hezkuntza-sistemak eta Unibertsitateak euskara maila bermatzen ez dutelako hori bertako hutsunea ez ote den.

Baina gurera etorrita ere egon dira erreakzioak. Haserrea, sustoa, susmoak...

Albisteak zer esana eman du, bai. Alde batetik justua izan daiteke, pertsona batek ikasketa guztiak euskaraz egin badu, eta unibertsitate-maila batera heldu bada, suposatuko dugu hori guztia euskaraz egin badu, horretarako euskara-maila izango duela, alegia, hori egiteko hizkuntza-gaitasuna. Europako Erreferentzia Marko/Eredu batean C1 mailarekin deskribatu daitekeena, edo HABEren 3. maila, edo EGAk akreditatzen duen gaitasuna.

Hala da errealitatean? Bistan da era berean zalantzak ugari dabiltzala hezkuntza-sistemaren bidez lortzen den hizkuntza-gaitasunarekin: jarioa, erraztasuna, aberastasuna eta -bereziki- zuzentasunari dagokionez.

Baina une honetan susmoa ere pizten da. Krisia, murrizketak, HABEren "kolapsoa", eta orain hau. Ezaguna da euskaltegien "bezeroen" artean D ereduan jardundako gazteak izaten direla, euren euskara-mailari bedeinkapena emango dion agiriaren bila datozenak. Eta azterketa desberdinetan (denetan sarri) aurkeztu ohi dira.

Tituluak zuzenean homologatuta, euskaltegietan ikasle batzuk gutxiago, diru-laguntzetan gastu gutxiago beraz, azterketetan ere publiko gutxiago, pertsonal eta gastu gutxiago... Horrelako kalkulua egin ote du norbaitek?

Zalantza asko gai honen inguruan. Neure aldetik lehengo egunean etorri zitzaidan ideia berdina. Euskara-maila zelan-nori-noiz-nola ebaluatu-egiaztatu-akreditatu hainbat indar, berba eta buru-neke. Eta, denbora eta energia horren zati bat hizkuntza hobeto nola ikasi eta ikasi eragin pentsatzen eta probatzen emango bagenu, igual ez genuke hainbeste arduratu behar tituluak non eta nola ematen diren.

Tira, apur bat hippy hippie paratu naiz igual, baina une honetan esango nuke EHko gizarteari egingo bagenio azterketa globala, C1 horretatik urrun-urrun dagoela ikusiko genukeela duda barik. Hau da, maila horrek deskribatzen duen gaitasunarekin egin daitezkeen gauza gehienak egiteko orduan zailtasuna eta ezina izango lirateke nagusi.

C1

Benito-(e)k 2010, Azaroa 18 - 10:50-(e)an bidalia.

Horrelakoak egiteko gaitasuna ematen du C1 batek:

Ulertzen ditu testu luzeagoak eta konplexuagoak, eta atzematen adierazpenen zentzu inplizitua. Jariotasunez eta zailtasunik gabe hitz egiten du, adierazpenen bila ibili gabe. Hizkuntza malgutasunez eta eraginkortasunez erabiltzen du helburu akademikoetarako, profesionaletarako eta sozialetarako. Testu argiak, ondo antolatuak eta zehaztuak ekoizten ditu gai konplexuei buruz, erabilera kontrolatua erakutsiz egituretan, lokailuetan eta kohesio-mekanismoetan. 

Santurtziko Udal Euskaltegiaren Didaktetkatik hartuta.

Euskaraz horrela funtzionatzen du gure gizarteak gaur egun?

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia