08
Ira
2011

Aprende ingles TV

TDT eta kable bidezko telebistarekin hainbat kanal ditugu derrepentean etxean, kanal tematiko deritzen horietakoak dira asko, eta, sarritan, ez diegu arreta handirik ematen, zapping atake horietako batean kateatu arte.

Aprende Inglés TV topatu dut gaur horrela, aspaldian dago dialean seguruenik (Euskaltelen kablea daukat nik etxean), eta funtsean ingelesa ikastearen inguruko kanala da. Vaughan Systems enpresa dago atzetik dirudienez, eta gaztelaniadun hiztunei bideratuta dago kanal hori.

Gauza bat iruditu zait deigarriena, aurkezleak irakasleak ei dira, eta benetako ikasleak agertzen dira saio askotan, dela erroreak zuzentzeko lehiaketa-saioan, dela komunikazioari buruzko saio-klase batean adibidez. Telebista-akademia moduko bat alegia.

Ez naiz hasiko euskara ikasteko horrelako kate bat egin behar dela aldarrikatzen (kalterako izango ez litzatekeen arren), euskara irakasleoi kate horrek eman diezazkigukeen ideiei buruz baino. Esaterako, erroreak zuzentzeko burua bertan enterratzeko ariketa sortak prestatu beharrean, lehiaketa-jolas modukoak prestatzea. Edo ikasle-irakasle batzuk jardunean ikusteak ekar ditzakeen ideiak edo inspirazioa besterik gabe.

Ez da asko izango, baina beti izan daiteke interesgarria hizkuntza ikasle-irakasleak lanean ikustea, telebistan (edo Interneten) bada ere.

Kasualitatez, aste honetan

Ainhoa Ezeiza (ez da egiaztatu)-(e)k 2011, Iraila 10 - 09:48-(e)an bidalia.

Kasualitatez, aste honetan bertan argitaratu da Espainiako Hezkuntza Ministerioak kontratua sinatu duela CLAY Corporate-rekin That's English-en online bertsioa garatzeko, eta nahi gabe albiste biak erlazionatu ditut (albiste honen berri, kritika eta guzti: http://e-learning-teleformacion.blogspot.com/2011/09/clay-corporate-elegida-por-el.html)

Badakit euskara ez dela ingelesa, baina oso prekarioan jarraitzen dugu euskararen ikaskuntzan halako baliabideetan. Espero dut EITB Nahieran proiektutik "Kerman mintzalagun bila" baino haratago doan zerbait ateratzea...

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia