didaktika

08
Ira
2011

Aprende ingles TV

TDT eta kable bidezko telebistarekin hainbat kanal ditugu derrepentean etxean, kanal tematiko deritzen horietakoak dira asko, eta, sarritan, ez diegu arreta handirik ematen, zapping atake horietako batean kateatu arte.

Aprende Inglés TV topatu dut gaur horrela, aspaldian dago dialean seguruenik (Euskaltelen kablea daukat nik etxean), eta funtsean ingelesa ikastearen inguruko kanala da. Vaughan Systems enpresa dago atzetik dirudienez, eta gaztelaniadun hiztunei bideratuta dago kanal hori.

Gauza bat iruditu zait deigarriena, aurkezleak irakasleak ei dira, eta benetako ikasleak agertzen dira saio askotan, dela erroreak zuzentzeko lehiaketa-saioan, dela komunikazioari buruzko saio-klase batean adibidez. Telebista-akademia moduko bat alegia.

Ez naiz hasiko euskara ikasteko horrelako kate bat egin behar dela aldarrikatzen (kalterako izango ez litzatekeen arren), euskara irakasleoi kate horrek eman diezazkigukeen ideiei buruz baino. Esaterako, erroreak zuzentzeko burua bertan enterratzeko ariketa sortak prestatu beharrean, lehiaketa-jolas modukoak prestatzea. Edo ikasle-irakasle batzuk jardunean ikusteak ekar ditzakeen ideiak edo inspirazioa besterik gabe.

Ez da asko izango, baina beti izan daiteke interesgarria hizkuntza ikasle-irakasleak lanean ikustea, telebistan (edo Interneten) bada ere.

02
Abe
2007

Formespa

Formespa RedIRIS sarearen barruan sortutako foroa da, gaztelaniaren irakaskuntza eta didaktikaren inguruan jarduteko. Posta-zerrendan du oinarria, baina erabiltzaileen kolaboraziorako komunitatea ere eratu du. Hau da interesgarriena hain zuzen.

Kolaborazio gune honetan erabiltzaileek fitxategiak konpartitzeko eta zabaltzeko gunea daukate. EEMko maila desberdinetarako materialak eta ideak (A1-A2, B1-B2, C1-C2), azterketak, klaserako baliabideak eta didaktikari buruzko idazkiak.

Horrez gain klasean erabiltzeko entzungaiak eskaintzen dituzte, baita sarean aurkitzen diren hainbat baliabideren zerrendak ere: baliabide orokorrak, blogak eta argitalpenak.

Baliabide banku konpleto eta kolaboratiboa Formespa hau. Gaztelaniaren irakaskuntzari begira egina, baina seguru geuretzat gauza baliagarri asko daudela.

29
Aza
2007

Glos@s Didácticas

Txelisi esker hizkuntzen irakaskuntzaren inguruko aldizkari baten berri eduki dugu. Glos@s Didácticas.

Murtziako Unibertsitatearen magalean egiten da sare-aldizkari hau. Ez da berri-berria, dagoeneko 16.zenbakia plazaratu dute eta.

Beste erreferentzia interesgarri bat sarean.

Euskaraz ere baten bat balego...

13
Api
2007

Buruxkak: liburutegi digitala

Buruxkak liburutegi digitala aurkeztu du aste honetan Udako Euskal Unibertsitateak (UEU). Berton erakundeak azkenengo urteotan bide batetik edo bestetik argitaratutakoak dauzkagu pdf formatoan jaisteko moduan, arloka eta gaika saillkatuta.

Geure intereserako honako arloak eta gaiak nabarmendu ditzakegu:

Oro har arlo guztietako testu ugari topatuko ditugu. Adibidez hauek fitxatu ditut lehenengo batean:

Asko gehiago daude, ibili eta deskubritu. Estimagarria benetan UEUren ekimen hau.

Estekak:

12
Mar
2007

Todoele.net

Aspaldian eduki dut ikusita baina ez dut hona ekarri.

 

Gaztelania atzerriko hizkuntza bezala irakasten dutenentzat pentsatuta dago Todoele.net ataria. Eduki eta erreferentzia ugari. Adibide batzuk:

Horrez gain, iragarkiak, inkestak, lan-poltsa, dokumentuak,... eta metabloga

Ikasbilen edo, aldeak alde, Karrajuaren ezaugarriak ditu, tamaina handian eta ondo hornitua. Ideiak topatzeko ez da leku txarra, ezta? Eta gehiagorako ere bai.

Esteka:

Sindikatu edukia