ikasmaterialak

25
Aza
2007

ELT Notebook

Hemengo blogerako mezu batean deskubritu dugu An ELT Notebook bloga, eta benetan interesgarria da. Sue Swift irakasle eta materialgilea da egilea, eta hainbat hausnarketarekin batera klaserako ideiak eta materialak ere proposatu ohi dizkigu.

ELT edo ingelesaren irakaskuntza duda barik hizkuntzen irakaskuntzaren munduan multzo indartsu eta handiena da: ikerketak, materialak, ideiak, garapena... eta blogak ere badira. Lastima gure ingelesa ez dela izaten WST irakurtzeko modukoa, bestela...

Sue Swift-en ale bi:

Suek beste blog interesgarri bat ere badauka: Languages Languages ...

12
Mar
2007

Todoele.net

Aspaldian eduki dut ikusita baina ez dut hona ekarri.

 

Gaztelania atzerriko hizkuntza bezala irakasten dutenentzat pentsatuta dago Todoele.net ataria. Eduki eta erreferentzia ugari. Adibide batzuk:

Horrez gain, iragarkiak, inkestak, lan-poltsa, dokumentuak,... eta metabloga

Ikasbilen edo, aldeak alde, Karrajuaren ezaugarriak ditu, tamaina handian eta ondo hornitua. Ideiak topatzeko ez da leku txarra, ezta? Eta gehiagorako ere bai.

Esteka:

04
Abe
2006

Osatuz

Gaur Joxe Arantzabalen blogari esker Osatuz gogoratu dut. 

 

Osakidetzak langileen euskalduntzerako Osatuz programaren haritik era guztietarako baliabideak zabaldu dituzte. Baliabide hauek http://www.ikasbil.net/osatuz/ webgunetik eskuratu daitezke, edo haien berri jaso daiteke. Denetarik dago: entzungaiak, sekuentziak, ariketak,... eta etengabe ari dira sortzen dirudienez.

Hemen daukazue Joxe Arantzabalen Medikuak esan dit minbizia dudala liburuaren harira egindako sekuentzia adibidez.

25
Aza
2006

Dendaketan

Dendaketan ikasmaterialaren berri eman genuen lehengo egunean. Dendaketan merkatarientzako hasierako euskara ikastaroa da. Ikasmaterialez hornitu dute eta sarean jarri Ikasbil atarian. Sei ikastunitate eta glosategi bat daude oraingoz. Ikasle eta irakaslearentzako materialak daude ikastunitate bakoitzean.

 

dendaketan
Sindikatu edukia