Hizpide 68 eta 69

Benito(e)k bidalita 2009, otsaila 25 - 00:33(e)an.

Azken asteoan Hizpide aldizkariaren zenbaki bi heldu dira ia jarraian: 68.a eta 69.a. 2008ko maiatza-abuztua batean eta urte bereko iraila-abendua bestean. Apirila bitartean hurrengoa agertuz gero, argitaratze datekin bat egingo dugu. Animo!

Zer dugu bada?

68.a HABEren 25. urteurrenaren harira dator, monografikoa dugu eta  "Ikas-prozesuaren azterketa (200-2001/2006-2007)" izenburua hartuta azaroko jardunaldi akademikoan aurkeztu zizkiguten datuen bilduma osoa dakarkigu 90 orrialdetik gora hartuta. Xabier Elortza eta Josu Peralesek egin dute bilketa-lana.

Azaleko begirada batean grafiko eta zenbakiak nagusi. 67. orrialdetik 70era ondorioen laburpena dugu eta "Gogoetarako hainbat zuin". Azaroan entzun genituen berdinak funtsean, hala iruditu zait gainetikako irakurketan. 

 Orduan bezala, uste dut interpretazio landuagoa beharko genukeela, eta ondorio bidean informazio gehiago. "HABErentzako datuetatik" harago, eta iturri gehiagotatik. Edonola ere arreta handiagoarekin irakurri beharko da.

69.a hartuta, ohiko formatura gatoz bueltan. Lau artikulu:

Amaia Arauzok Hizpide 67an hasi zen portfolioa jorratzen, Ulibarri euskaltegian burututako esperientzia baten berri eman du oraingoan. HABEn portfolioaren asunto honekin zerbaitetan ari direla ematen du.

Irizar eta Sarasolak euskara ikasleen testuak eta kazetaritza-testuak erkatu dituzte analisi informatikoaren bidez, proposamen didaktikoak egiteko ondorioak ateratzeko modua etor ei daiteke handik.

Joseba Ezeizak espezialitate-hizkeraren lanketaz eta irakaskuntzaz dihardu. Europan eta unibertsitate mailan horretarako gorputz didaktikoa taiutzen joan ei da azkenotan, interesgarria dirudi lan-munduan edo trebakuntzan dihardutenentzat.

Nekane Goikoetxeak bere doktorego-tesitik ekarri digu artikulua. Gaitasun komunikatiboa kontzeptua praktikara ekartzeko proposamena edo bidea urratu bide du Nekanek. Interesgarria hau ere, predikatzen dena pulpitutik jaitsi ezinda askotan ibiltzen gara eta.

Apurka-apurka hasi beharko da irakurtzen, eta komentatzen.

Etiketak: | | | |
Benito (r)en bloga

Erantzunak

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak