22
Api
2006

Azterketak

Otsaila, ekaina eta  iraila izaten dira azterketa sasoi tipikoak  eskola-unibertsitateetan, gure mundu honetan berriz orain hasten da azterketen  "estazioa" atariko probekin eta testekin.

Helduen euskalduntzearen mundu honetan gainera gero eta gehiago dira azterketak, duela urte pare bat hasi ziren  1 eta 2 mailako probei aurten 4 maila gehituko zaie. Eta hauek guztiak aurreko EGAri  eta IRALE eta HHAEko hizkuntz eskakizunei gehitu.

Zertifikazioak  eztabaida piztu du beti  gurean. Bateko, ez dirudi logikoa Euskal Herrian (euskararen herrian) inori euskaraz dakiela ziurtatzeko agiria eskatzeak, besteko, lan eta zer egin batzuetan jarduteko gutxieneko hizkuntza-maila ziurtatzen duen zerbaiten beharra ere aldarrikatzen da. Honi euskaltegiratituluagatikbainoezdatorrenikaslearen mitoa batu zaio.

Eztabaidak gorabehera asteotan ikasle motibatuak eta euskaltzaleak ere  ez direla azterketafobikoak konprobatu dut. Nire berbalagunak hor dabiltza azterketa prestatzen, nerbioekin baina ilusioarekin ere bai, eta haiek ez dute titulurik behar. Usaia ere hor dabilkigu orain barnetegira bueltan azterketak gogoan.

Zer nahi duzue esatea bada? Ez dut uste hauei azterketa prestatzeak bat ere kalterik egiten dienik. Seguruenik beharleku horretan ikasiko dutenak azterketako notak baino gehiago balioko diela eta balioko digula.  Eta nerbioak notagatik baino euren konpromiso pertsonalagatik izango dira gehiago.

Animo ba neska-mutilok, eta azterketan espero ez duzuen nota ateratzen ez baduzue, trankil , neuk eta beste askok "cum laude" eman dizuegu aspaldian.

21
Api
2006

Ez dago zertan eman beharrik

Kaixo Benito!
Astelehenean barnetegira joango naiz, beraz, segur aski han nire zalantzak argituko dituzte. Joan baino lehen zerbait galdetu nahi dizut.
Joan den astean atariko proba egin nuen. "Eskerrik asko"-ren erantzuna "Ez horregatik" zela jartzen zuen, nik hori erantzun nuen. Hala ere, erantzunen artean beste bat ondo zegoela iruditu zitzaidan. Hau da: "Ez dago zertan eman beharrik!". Pentsatzen geratu nintzen eta gaur testu batean irakurri dut: "Baina ez dago zertan loa bakarrik gauerako utzi behar". Esaldi honetan ez da -rik azaltzen, beraz, pentsatu nuen beharbada gaizki dagoena -rik hori da. Baina ez dakit. Ikasleek horrelako nahasteak ditugu.
Bi azterketak gainditzea espero dut, baina EGA nahiko zaila iruditzen zait, batez ere, esaldien berridazketa.
Mila esker

Elena/Usaia

21
Api
2006

Del.icio.us: etiketak

Didaktikako etiketak

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu


Powered by FeedBlitz


Estatistikak