albisteak

12
Urr
2006

Euskal Etxea Barcelona » Mintzalaguna Proiektua

mintzabarnaEuskal Etxea Barcelona » Mintzalaguna Proiektua - [Berbalaguna del.icio.us]

Euskaldun zahar batekin Bartzelonan euskaraz hitz egin nahi al duzu? Animatu eta bidali orri hau Euskal Etxera!

Vols parlar euskara a Barcelona amb un nadiu? Anima’t i envia aquest full a l’Euskal Etxea!

Horrela dio Bartzelonako Euskal Etxeak antolatu duen mintzalagunaren publizitateak. Atzerriko euskaldunentzako euskalduntze eta praktika jarduerak ugaltzen ari dira.

Lehengo egunean sareko mintzalagunaren berri izan genuen, Brasilen bizi den batek gidatuta. Gaurkoan Kataluniako hau. Atzerriko euskal heritarrak (eta euskal herritarrak ez direnak) ez dabiltza makal, ez. Bartzelonako Euskal Etxearen aktibitatea bizi-bizia da behintzat, denean eta euskalduntzeari dagokionean ere bai. Haren bloga irakurri besterik ez dago.

09
Urr
2006

Kutsidazu bidea, Ixabel: Atazak AEKren webgunean

ixaelAEK-koek AEKegunean eta Korrikan egin ohi duten bezala Kutsidazu bidea, Ixabel fimearen harira ere euren webgunean material didaktikoak zabaldu dituzte.

Oraingoan 1b mailako atazak jarri dituzte sarean.

Material gutxi zabaltzen ditugula eta zabaldu behar dela eta ez dela ibili gara lehengo asten. Tira ba! Hauek gutxi baina lantzean behin zerbait ipintzen dute sarean.

Hemen daukazue albistea. Eta hemen atazak.

09
Urr
2006

Mintzalaguna komunitatea, euskaraz internetean

Mintzalaguna komunitatea, euskaraz internetean - Mezu honen bidez , MINTZALAGUNA komunitatera, Euskosareko Euskara lagunen komunitea, ongietorria eman nahi nizueke! [Sustatu]

Sustatun iragarri dute oraintxe. Nik dakidala, lehenengo mintzalagun birtuala. Euskosaren dago kokatuta eta Brasilen bizi den batek moderatzen du. Asmoa halako kafe birtuala eskaintzea da. 36 kide dauka. Errejistratzen saiatu naiz baina ez dit baieztapen e-posta bidali oraindino. Zerbait gehiago dakidanean hemen jarriko dut.

Hemen dago esteka, probatu nahi baduzue:

http://www.euskosare.org/komunitateak/mintzalagunak  

07
Urr
2006

Patxi Baztarrika: "Euskara ikasten ari direnek berealdiko ekarpena egiten diote guztion arteko elkarbizitzari"

Idatziak --Patxi Baztarrika: "Euskara ikasten ari direnek berealdiko ekarpena egiten diote euskal herritar guztion artek... - [Ikasbil-materialak]

Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuordea da. Urtebete da kargu hau hartu zuela eta horregatik berarengana jo dugu egindakoak eta egitekoak zein diren jakite aldera. Aitorpen batekin hasi du bere hizketa-saioa, euskaldun berriei zor zaien aipuarekin. Gero hizkuntz aukera-berdintasunaz, erabileraren garrantziaz, alor sozio ekonomikoan egindako ahaleginez, euskara titulazioez... jardun dugu.

Patxi Baztarrikak euskalduntzeaz dihardu HABE aldikariak egin dion elkarrizketa honetan.

Euskaldun berrioi eta ikasleei loreak botatzea eta zorionak eta eskerrak ematearena ez dabil azkenotan halako "formula"bihurtzen? Euskaldun zaharrek horrela autoflagelatzen jarraitzen badute, ez dakit ba.... Eskerrak oraindik Ixabelen irribarrea geratzen zaigula!

04
Urr
2006

Urola Kostako euskaltegi birtuala

Urola Kostako euskaltegi birtuala - [Del.icio.us: "Euskaltegiak" etiketa]

Moodle-ekin animatzen hasi gara. Atzo Jakintza ikastolakoen EGA ikastaroaren berri, eta gaur Urola Kostako euskaltegi birtuala topatu dugu.

Ez dago informazio handirik, ez nork egin duen, ez norentzat den, egitasmoaren nondik-norakoak...datozen egunotan honen berri agertuko da seguruenik. Bertan ikusten denagatik hau dakigu: euskaltegia.net domeinua hartu dute (libre egon da orain arte!), tutore-zerrenda eta hiru talde/ikastaro daude: behe-maila, erdi-maila, goi-maila, eta horrekin batera esteka eta software zerrendak. Ez dakigu on-line eskaintza garbia ala euskaltegiko ikasleentzako gela birtuala den (edo biak).

Edonola ere, kontu birtualetan BOGAtik harago joateko asmoa dabilela dirudi. Ez hemen bakarrik

Orain arte euskaltegien inguruan Moodle hauek ezagutu ditugu:

Ikasturte honetatik aurrera HABE ere Moodle hasi da formaziorako erabiltzen. Hemen sarrera: http://www.ikasten.ikasbil.net.

Tira ba, euskaltegi fisikoekin batera hemedik aurrera euskaltegi birtualak ere badaude, ofizialki.

04
Urr
2006

EGA ikastaroa

EGA ikastaroa - Azkenaldi honetan, erabat murgilduta nago Moodle plataformaren ur sakonetan. Iaz gure Axularreko lagunei, besteak beste, e-learning edo plataforma birtual honek eskain dakizkigukeen mila aukerei buruz luze entzun ondoren, udan buru-belarri sartzea erabaki nuen. Gaia erabat interesgarria iruditzen zait gure irakasgaiak modu ezberdinez fokatzeko aukera ematen digun neurrian (ikasleen gorabeheren gertuko jarraipena, baliabide guztiak gelan [...] [IKTeroak]

Moodle plataforman EGA ikastaroa diseinatu dute Jakintza ikastolan. Irekita utzi digute bisitatzeko eta ideiak hartzeko. Gurean ere horrelako gehiago egingo bagenitu! Ala espioitza industrialaren beldur gara? 

03
Urr
2006

Hizkuntzak zubi direnean (Lea-Artibaiko berbalaguna)

leartibaiHizkuntzak zubi direnean - Wolof ikastaroa martxan dago. Honen berri emateko, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak artikulua argitaratu zuen, jarraian agertzen dena, ondo baino hobeto azaltzen baitu nola doan ikastaroa eta zeintzuk diren partaideen iritziak. " Geure artekoak dira. Berton bizi dira, berton egiten dute beharra. Noraino ezagutzen ditugu, baina, Lea-Artibai zein Mutrikura azken urteotan etorri diren afrikarrak, latinoamerikarrak, Ekialdeko Europako herritarrak? ... [Lea-Artibaiko berbalaguna]

Euskaltegi baten euskara ez beste hizkuntza bat ere ikasten da. Ondarroako AEKn wolof-a dabiltza ikasten dozena bat euskal herritar. Ez da hala ere euskaltegiaren lokalari errendimendu ekonomikoa ateratzeko modua, euskarari ere onura ekarri ahal dion ekimena baino.

Azpimarratzekoak begitandu zaizkit ikasle hauetako baten berbok:

"Inmigranteen egoera soziala, hain larri dena, guk ezin dugu konpondu; baina sikieran harreman pertsonalen bitartez adierazi ahal diegu eurei geuretarrak somatzen ditugula, eta berdinak garela, nahiz itxurak ezberdinak izan"

Etorkinekin kezka piztu da euskalgintzaren alde batzuetan. Lea-Artibai inguruko hauek euskararentzat aukera berria topatu dutela dirudi berriz. Ongi etorria emateko hizkuntza izatearena, eta eurek dioten legez, zubia.

Euskararen balio praktikoaz arduratuta gabiltza euskaltegietan: Titulua ateratzen baino ez datoz..., ez dago lehengo motibaziorik,...euskara ez da apenas behar,... Igual wolof apur bat ikastea ere ondo etorriko zaigu, praktikoa zer den ikasteko.

Sindikatu edukia