04
Mar
2006

DIEZ MITOS ACERCA DE LA EDUCACIÓN VIRTUAL

DIEZ MITOS ACERCA DE LA EDUCACIÓN VIRTUAL

Esteka honetatik ateratako artikulua: http://www.colegiovirtual.org/pr05_00.html 

04
Mar
2006

E-learning

E-learning-i buruzko artikluak eta estekak

04
Mar
2006

Teleikaskuntza

Teleikaskuntzaren inguruko dokumentazioa batuko dut hemen.

 

03
Mar
2006

CACA zertifikatua

Wazemank-ekoen bideo honek barreguraz gainera, zer pentsatua ere eman dit. Zuei ez?

 

 

 

 

02
Mar
2006

IRALE

IRALE

Albiste hau irakurri dut gaur El Correon. IRALE kendu egingo dutela eta haren ordez beste erakunde bat sortuko dela.

02
Mar
2006

Harremanetarako formularioa

Nirekin harremanetan jartzeko harremanetarako formularioa sartu dut: hemen dago. Goiko menuko idatziguzu estekan kokatu dut.

Beraz, badakizue, zerbait esan nahi badiguzue bi aukera:

02
Mar
2006

Aurrera goaz

Egokitzapen batzuk sartu ditut gaur.

  • Testu-editorea aldatu dut. HTMLarea kendu eta Tinymc instalatu. Momentuz hobeto dabilela dirudi.
  • Blogger-eko karrajuaren jarioa sartu dut hemen. Link-a ipini dut goian.
  • Txantiloian aldaketa batzuk sartu ditut. Orain blokeak hobeto ikusten dira (ala ez?)

Aurreko mezuan aipatzen zirenez gain, beste gauza batzuk sartzea pentsatu dut:

  • How-to antzeko zerbait. Zelan egin behar dira gauzak hemen? Foroetan posteatu, iruzkinak, bloga,..
  • Gure herri honetan sarritan zer egiten den baino nork egiten duen garrantzitsuago izaten denez about me estiloko orri bat (a ze lotsa!). 

Schtuff-en dauzkadan gauzak hona ekarri ditut. Dudan nago hala ere eman diedan formatoarekin. Ideia klaserako ideiak (erredundantzia) eskaintzea eta garatzea bada wiki antzeko zerbait planteatu beharko litzateke. Wikietan bezala martxan orriak sortzeko aukera ematea izan liteke kontua. Flexinode modulua erabili dut, baina nago ez ote den hobea liburu modulua. Proba batzuk egingo ditut zerbitzari lokalean eta erabakiko dut. Ez dakit inork ezer ulertu ote duen, kontua da nahi nukeela klaserako ideiak dokumentu kolaboratiboak izatea, eta oraingo modura ez dakit hori erraza den.

01
Mar
2006

Zelan ikusten duzu webgune hau?

Galdera ez da zer deritzozun, zehatz-zehazki zelan ikusten duzun baino. Hau da, Ondo ikusten da?
Nabegatzeko argia da? Nahastosoa? Koloreak ondo jarrita daude?...Bota ba!

01
Mar
2006

Gramatika

Gramatikaren inguruan jarrera kontrajarri asko agertzen dira. Zer deritzozu gramatika lantzeari? Zelan landu behar da zure ustez? Zer iritzi daukazu gramatikaz?

28
Ots
2006

Berriak

Gauza pare bat gehituta:

  • Webguneari buruzko azalpena. Hemen.
  • Kategorien araberako bilatzailea
  • Klaserako ideiak bi irizpideren arabera sailkatu ditut:
    • Maila: hemen maila "modernoak" erabili ditut: 1a, 1b, 2, 3,...
    • Gaia: hemen testuen gaiak ez ezik, egin nahi denaren inguruko etiketak (irkurmena, mintzamena,...)ere sartzen hasi naiz. Dena dela, pentsatzen nago haientzako beste kategoria bat gehitzea. Irizpide hauek kontsultatzeko tag cloud (etiketen lainoak) ikus daitezke hemen eta hemen.

Gauza asko daude hobetzeko oraindik:

Sindikatu edukia