06
Mai
2006

Apunteak

Bururatu ahala egindako notak. Ordenatu, sakondu eta dotrina izateko asmorik gabe. 

Programaren definizioaren inguruan 

Programa ez da kurrikulua. Haren garapena baino.

Programaren izaria 

Programa ez da kurrikulua. Haren garapena baino. Kurrikuluak lortu beharrekoa zehazten du. Programak kasuan kasuko lortzeko bidea.

Programaren abiapuntua lortu beharreko helburuak dira. Hurrengo pausoa helburu horiek eskatzen dituzten edukiak, eta hurrengoa ikaspegi metodologikoa.

Ikastaro baten programa ez da ikastaro baten egutegia. Programak helburura heltzeko ibilbidea markatu behar du,  eta egunez egun zer egingo dugun baino zergatik egingo dugun argitzeko tresna izan behar du gehien bat.

 Diseinua

Era desberdinak daude (syllabus motak), jeneralean hizkuntzaren eta ikaskuntzaren ikuspegiarekin lotuta

Azkenengo urteotan programen diseinuan eklektizismo antzeko zerbait nagusitu da. Eredu bakar eta eskluientearen ordez, eredu irekiagoak proposatu dira.

Pausoak:

  1. Ikas-jarduerari buruzko informazioa batu: denbora, ikasleak, modulazioa, tresnak, egoera,...
  2. Helburuan zehaztu eta mailakatu. Ituriak
    • Kurrikulua edo ikas-jarduera antoaltzearen arrazoia
    • Ebaluazio diagnostikoa
  3. Edukiak aukeratu, sailakatu eta hurrenkeran jarri
  4. Ebaluazioaren uneak, irizpideak eta erak aukeratu
  5. Ibilbidea zehaztu
  6. Lan-unitateak edo atal nagusiak zehaztu
  7. Jarduerak aukeratu eta egutegian kokatu.
  8. Burutu/egokitu
  9. Programa ebaluatu
06
Mai
2006

Entzumena: Ebaluzio irizpideak

Entzumena ebaluatzeko irizpideen zirriborroa.

Elementuen identifikazioa

Hotsak, hitzen egitura, hitzak, perpausak, esakuneak, testu-konektoreak errekonozitu diren egiaztatu behar da. Forma-esanahia lotu oinarrizko maila honetan

Elementuen uztardura

Elementu horiek guztiek osatzen duten puzzle-a osatu da?

  • Hotsak>hitzak
  • hitzak>perpausak/esakuneak
  • perpausak/esakuneak>pasarteak
  • Pasarteak>testua
  • Testua>testuingurua

edo

  • Adierazpena>gramatika>diskurtsoa 

Elementu klabeen identifikazioa

  • Hitz, esakune, pasarte klabeak: hitz berriak, ideia nagusiak,...
  • Tema, Rema,..

Interpretazioa

  • Hiru esanahi-planoak: literala, transakzionala, elkarreraginezkoa
  • Modua-nondik norakoa-erregistroa

Gogoeta

  • Interpretaziotik ondorengo gogoeta prozesua martxan jarri da? Ondorioztatzea, ezagutza eraldatzea, iritzia egitea, zer esana eskuratzea,... 

Erraztasuna/erosotasuna/ahalegina

  • Ulertzeko prozesua eta bere azpiprozesuak espero beharreko abiaduran gertatu dira
  • Espero den zailtasuna egon da?
  • Komunikazio prozesua burutu ahal izan da?
05
Mai
2006

Hizkuntzak ikasteko plataforma bat garatzen ari gara...

Hizkuntzak ikasteko plataforma bat garatzen ari gara... - COVCELL proiektuaren helburu nagusia da Moodle izeneko ikaskuntza plataforma garatzea bereziki hizkuntzen irakaskuntza kontuan hartuta. Plataforma hau software librekoa denez, proiektu honetan garatzen dena denontzat izango da... [Sustatu]

Albiste hau zabaldu da Sustaturen bidez. Euskara ikasteko plataforma telematikoa garatzen dabil EHU beste unibertsitate batzuekin batera. Lehenengo azterketa egiten ari dira egitasmoa egokitzeko eta laguntza eskatu dute. Irakasle eta ikasleentzako galdetegiak prestatu dituzte hain zuzen ere. Ez dakit egitasmoak zer bide egingo duen, baina galdetegiko galdera batzuen emaitzak ezagutzea interesgarria izan liteke.

BOGA ezagutu dugu lehenagotik, hauek berriz, software librearen bidezko plataforma garatu nahi dute. Oso interesgarria, teknologiatik harago geureganatu beharko genukeen lan egiteko modua nire ustez.

 

05
Mai
2006

Euskararen mailarik gorenena arautu dute

4. mailaEuskararen mailarik gorenena arautu dute - Helduen euskalduntzearen oinarrizko kurrikuluaren 4. maila arautu du Jaurlaritzak. Helduen euskalduntze alfabetatzeak eta oro har gizarteak euskararen laugarren maila lortu ahal izango dute, Kultura Sailburuak maila horri dagozkion eduki eta ebaluazio-irizpideak onartu ondoren. [Erabili.com berriak]

Maila gorenenera ailegatu ote gara?

Erabili.com-ekoek izenburu deigarria jarri diote albisteari bada. Orain arte euskara ikasleentzako erronka sorta zirudiena, euskaldun guztiontzako erronka bihurtu daiteke. Euskaraz ondo, zuzen eta egoki jarduteko gauza garela ez ezik (jakina), elegante ere jardun dezakegula frogatzeko proba edukiko dugu.

Zertifikazio berriarekin barik, alderdi didaktikotik euskara irakasleontzat erronka berria eta interesgarria zabaltzen da. Programa berriak diseinatu eta burutu, materialak egokitu,... 4. maila honetarako egin diren ekarpen didaktikoak ere ikusteko parada eduki dut: testu-arkitektura, genero testualak, edukiak zehazteko jardunbide eta taxonomia berriak (orain artekoaren aldean behintzat) boteprontoko akordatze arin baten. Pello Esnal eta Lurdes Elosegik Hizpide 57an plazaratu zituzten ildoetatik jo dute eta 4. maila honetarako ez ezik euskalduntze prozesu guztian ere baliabide eta jorratzeko moduko ildo gehiago dauzkagu. Baten bat hauen inguruan lanean hasi da dagoeneko.

Dena dela, HABEren adierazpenetan ikaslearen motibazioa eta parte hartzea ezinbestekotzat jotzen da. Gaur egun gizartean euskara haraino lantzeko halako grina zabalik badago? Motibazio instrumentalak adore nahikoa emango ote du? Tituluen amuak noiz arte iraungo du euskarak benetako indar soziala hartu arte? Agiri gehiago ezartzea nahikoa ote da euskalduntzeari behar den moduko sakada emateko? Zerbait gehiago behar delakoan nago, CACA zertifikatuarekin akordatu nahi ez badugu behintzat.

03
Mai
2006

Bilbo Hiria irratia

Bilbo Hiria irratiaren podcast-a. Irratiaren programazioa entzungai.

 

03
Mai
2006

Wazemank Youtube-n

Wazemank-en sketch-ak youtuben jarrita. EITBren webgunean ere badaude.

03
Mai
2006

Argia aldizkariaren asteko edukiak

Argia aldizkariaren edukiak sarean. Ohiko idatzizko edukiekin batera elkarrizketetan entzungaiak ere eskaintzen dira.

02
Mai
2006

Entzumenaren inguruko apunte batzuk

Entzumenari buruzko printzipio batzuk

Ernesto Martïn Perisen artikulu baten batutako zerrendan oinarrituta. Hari gogoeta batzuk gehituta.

  • Ahozko mezuaren ulerkuntza ez da prozesu pasiboa.
  • Ahozko mezuak ulertzeko elementu linguistiko, paralinguistiko eta estralinguistikoei erreparatu behar zaie.
  • Mezua ulertzea hiru planotan suertatzen da: plano literalean (esaten dena), transakzionalean (esan nahi dena) eta interakzionalean (lortu nahi dena)
    • Literala: Esaten zaiguna hitzez hitz interpretatzea, adib.: "klasea hamarretan hasten da"
    • Transakzionala: esaten zaigunaren atzean dagoena, adib: "klasea hamarretan hasten da" (Berandu etorri zara)
    • Interakzionala: zerbait esaten zaigunean zerbait egitea lortu nahi da, adib.: "Klasea hamarretan hasten da" (Puntual etorri!)
  • Ulertzea daukagun informazioa edo ezagutza eraldatzea da; gehitzea, aldatzea, ordeztea. Aurretik informaziorik ez badaukagu ulertzea zailago gertatzen da. Hizkuntza erabiltzeak etengabe aldatzen du munduaren pertzepzioa eta geure ezagutza
  • Munduaren ezagutza gogoan eraikita daukagu. Gertatzen den edozer aurreko eskemekin lotzen dugu espero dena prebenitzeko. Egoera eta gertaera bakoitzen elementu predezibleak berrietatik bereizten ditugu. Honela bada, ulertzea aurretik jakin ahal izan duguna ez dakigunetik (berria) bereiztea da neurri baten. Espero duguna aurretiaz zehazteak informazio berrian zentratzea errazten digu, ulermen prozesua bera ere erraztuz.
  • Entender no es dar con la respuesta correcta, eliminando las falsas. Entender es hacer una interpretación razonable.
  • Ulertzea ez da erantzun zuzena topatzea soilik. Testuinguruan kokatzea, interpretatzea eta ondorioak ateratzea da gehien bat.
  • Entzun nahi gabe ere egiten dugu. Aditu, nahita eta helburu batekin. Hau da ulertzeko prozesua ez da berez aktibatzen.
  • Ulertzen trebatzea ez da egiaztatzea, frogatzea edo ebaluatzea. Ulermena lantzea ez da erantzun zuzenak asmatzea soilik.
  • Entzuten dugunarekin daukagun inplikazioa, interesa edo helburuak markatzen du arrakasta neurri handi baten. Interes barik zaila da ulertzea. “Nahi duena ulertzen du” bezalakoak ez dira faltsuak izaten.
  • Ataza edo zer eginak markatzen du zailtasuna, ez testua.
  • Mezu bat ulertzeko hiztunok gauza asko egiten ditugu, adibidez:
    • Entzuten ditugun hotsak prozesatu eta hizkuntzaren elementuak bertan errekonozitu (fonemak, entonazioa, berbak, esakuneak,...)
    • Interesatzen zaizkigun elementuak bereiztu, erreparatu eta aukeratu
    • Mezuaren interpretazioa egin testuinguruaren eta espero dugunaren arabera.

Beraz, entzumena landu nahi dugunean gauza horietariko bat landu behar dugu. Gauzatxooi azpitrebetasunak deituko diegu, hemen daukazu zerrenda bat sei atal nagusitan banaturik Azpitrebetasunak

02
Mai
2006

Galdetegia

Ebaluazioa egiteko galdera posible batzuk:

Gabezia

 

Hots garrantzitsuak ez ditu diskriminatzen

 

Hitzak segmentatzeko arazo handiak

 

Oinarrizko hitzak ez ditu bereizten

 

Hitz eta diskurtsoko ideia garrantzitsuak ez ditu garrantzi gabeko xehetasunetatik bereizten

 

Ez daki testuko unitate esanguratsuak osatzen: sintagmak, esaldiak, etab...

 

Ez du ulertzen gai edo ideia nagusia

 

Ez du ulertzen diskurtsoaren egoera edo xedea

 

Memoria muga handiak ditu

 

Ironia, umorea edo bigarrengo esangura ez ditu ulertzen

 

Ez da antizipatzeko gai izaten

 

Arreta gutxi, erraz nekatzen da

 

Gauzak epe luzean gogoan hartzeko zailtasuna.

 

Emisorearekin errespetu gutxi

 

Ulertzeko interes gutxi orohar

 

 

02
Mai
2006

Azpitrebetasunak

HEOKetik entzutezko ulermenari dagozkion azpitrebetasunen zerrenda atera nuen eta sailakatu. Hemen dago:

  1. Ezagutu

    • Berbaldian fonema, hitz eta esaldi esanguratsuak bereizi
      • Azentu eta intonazioaren funtzioak ezagutuz
      • Xede-hizkuntzaren soinuak bereiziz
      • Hitzen azentuazioa ezagutuz
      • Berbaldian ematen diren hitzen forma laburtuak harrapatuz
      • Xede-hizkuntzak berezkoa duen hitzen ordenari antzemanez
      • Berbaldia egituratzen duten adierazpide diskurtsiboei erreparatuz
      • Eredu sintaktiko nagusiak igarriz
      • Unitate gramatikalen eta esaldien forma eliptikoak igarriz
      • Esaldiaren osagaiak atzemanez
      • Abiadura diferenteetan entzundako berbaldiak ulertuz
    • Hautatu
      • Datu zehatzak bilatu, gainerakoa bazter utzita
      • Lehenbizi gaia orokorrean ulertu eta gero xehetasunetara jo
      • Hitz gakoetan oinarritu
      • Adi egon hitz gako gehiago noiz atzemango
      • Berbaldia egituratzen duten adierazpide diskurtsiboei erreparatu
  2. Interpretatu

    • Gertaeren arteko loturak igarri
    • Esanahia jasotzeko adierazpide linguistiko, paralinguistiko eta hizkuntzaz kanpokoei arreta jarri, esaterako: doinua, imintzioak, erritmoa, etab.
    • Hitzez hitz itzuli gabe esaldien eta enuntziatuen esanahia ulertu
    • Kanal diferenteetan emandako solasaldiak ulertu (aurrez aurre, irratiz, telebistaz...)
    • Ahozko testu baten esanahi globala ulertu
      • entzutezko-estrategiak entzun-xedeari egokituz
      • hitz gakoei antzemanez eta hitz gakoetan oinarrituz gaiaren inguruan erabiltzen den ohiko hiztegiari erreparatuz
      • testu-motaren, gaiaren eta hizlariaren intentzioaz ezagutzen dena kontuan izanik entzungo dena igarriz
      • entzundako gertaeretatik kausa-ondorioak ateraz
      • gaiak eta berbaldiaren egituraketa koherentea identifikatu eta berreraiki, bi edo hiru solaskideren berbalditik abiatuz
      • diskurtsoaren koherentziaz jabetu, horretarako ideia nagusiaren eta azpigaien garapena, batasuna eta progresioa, generalizazioa eta exenplifikazioa nola gauzatzen diren aztertuz
      • ahozko berbaldian lotura-hitzak atzemanez
      • gaiarekiko hizlariaren (solaskidearen) jarrera atzemanez
      • gertaera eta iritzia bereiziz
      • metafora, ironia eta antzeko adierazpideak atzemanez
    • Gai baten inguruan entzundako informazio berezia atera
      • entzutezko estrategiak entzun-xedeari egokituz
      • zuzeneko eta zeharkako esanahiak bereiziz datu zehatzak bilatuz, gainerakoa bazter utzita
      • hitzez hitz itzuli gabe esaldien eta enuntziatuen esanahia ulertuz
      • ideia berri bati sarrera emateko, diskurtso-adierazleak atzemanez
      • kontrako ikuspuntuak adierazteko diskurtso antolatzaileak atzemanez
    • Testuinguruan erreferentzia hartuz hiztunen iritzi, asmo, umorepunttu, ironia, etab. interpretatu
      • xede-hizkuntzaren soinuak bereiziz
      • hitzen azentuazioa ezagutuz
      • intonazioan eta egindako etenetan erreparatuz
      • geldiuneek, erroreek eta zuzenketek berbaldia ulertzeko sor ditzaketen oztopoak gaindituz
    • Testuko ideia nagusiei antzeman
      • ahozko testuak igorri nahi duen mezu globalari buruzko hipotesiak eginez, horretarako adierazpide linguistiko, paralinguistiko eta hizkuntza kanpokoei arreta jarriz, esaterako: doinua, imintzioak, erritmoa, etab.
      • berbaldien funtzio komunikatiboak igarriz egoera, partaideak eta xedeak kontuan izanik
      • bi pasarte edo gehiagoren arteko lotura inferituz
  3. Antizipatu

    • Kontestua (egoera, partaideak, xedea...) ateratzeko aurreko ezagutzaz baliatu: munduari buruzko ezagutza orokorrak, gai jakin horri buruzkoak, testu--motari dagozkionak
    • Ulertu berri denetik abiatuz, gero zer entzungo den atzeman
    • Testu-motaren, gaiaren eta hizlariaren intentzioaz ezagutzen dena kontuan izanik, entzungo dena igarri
    • Berbaldiaren mezua norberaren aurretiko ezagutzarekin lotu
      • aurretikako ezagutzak suspertuz marrazki, galdera eta abarren bitartez eta testuari buruzko hipotesiak eginez (hipotesi semantikoak)
      • aurretikako hizkuntz sistemak suspertu fonologiaz, morfosintaxiaz, osagaien ordenaz, etab., hipotesiak eginez (hipotesi formalak), hau da, hitzak zein atal gramatikali dagozkion igarriz
      • kontestua (egoera, partaideak, xedea...) ateratzeko aurreko ezagutzaz baliatuz: munduari buruzko ezagutza orokorrak, gai jakin horri buruzkoak, testu-motari dagozkionak
      • esanahia jasotzeko adierazpide linguistiko, paralinguistiko eta hizkuntzaz kanpokoei arreta jarriz; esaterako: doinua, imintzioak, erritmoa, etab.
      • kontestuaz baliatuz hitzen esanahia asmatuz
      • hizlariaren jarrera eta enfasia adierazten duten ezhitzezko baliabideak atzemanez
      • abiadura eta azentua gorabehera, hitzaldiari jarraituz
      • ahozko erregistroak bereiziz
      • hitzaldi-mota diferenteak (formala, irakurria, ondo egituratua, ez planifikatua...) bereiziz
      • informazio-hutsuneak osatuz, zehazki ematen ez den informazioa inferituz
  4. Inferitu

    • Kontestuaz baliatuz hitzen esanahia asmatu
    • Entzundakoaren arabera egoera, partaideak eta xedeak (kontestua) atera
  5. Gogoan hartu

    • Mintzaldi/solasaldi-zati bat gogoan hartu
    • Gai jakin batzuen inguruan erabiltzen den ohiko hiztegia atzeman
  6. Bestelakoak

    • Hitzez edo ez-hitzezko baliabidez adierazi ulertu den ala ez, edota argibideak eskatu

Sindikatu edukia