28
Mai
2006

Qalitatea

Qalitatea - Ugaritu egin zaizkigu kalitatea neurtzen ei duten ziurtagiriak (Q, ISO, AENOR...). Hezkuntzaren munduan ere aspalditxo gabiltza kalitatearen kontu honekin aztaka. Kalitatearena autu garrantzitsua dela ziur naiz baina ziurtagirien kontu horrekin zalantzak ditut. [Plisti-plasta]ren post-aren hariari tiraka..
Urregorrizko, urrezurizko eta urreplantako Q sariak bala-bala dabiltza. Enpresa mundutik hezkuntza-mundura ere zabaltzen hasi dira. Ez dut ezagutzen horietarikorik jaso duen euskaltegirik, baina egingo nuke askok gustura ipiniko luketela sarrerako bitrinan.

Hauekiko ikuspegi kritikoa ere agerten da hala ere. Zabaldu.com-en bidez heldu zaidan Garan argitaratatako artikulu hau irakurri baino ez dago.
Euskaltegion norantzakoaz darabilgun foroteman ere kalitatearen aipuak bota dira sano.

Eta zertaz gabiltzan kalitateaz dihardugunean ba? Neure psikolastoa egin orduko adituengana jo dut: www.euskalit.net- "Kalitateko Euskal Iraskundea" (iraskunde horren inguruko okurrentziak jasotzeko foroa zabaldu ez zabaldu nago). Ea hauek zer dioten.

Dokumentu hau daukete berton: Zer da erabateko kalitatea/bikaintasuna? (pdf-en eta euskaratu barik). Ea ba, irakurritzen hasiko gara (gaztelaniaz C2 atera nuen lehengo egunean).
Erabateko kalitateari ematen ei zaizkio halako sariak, zer da erabateko kalitatea?

La Calidad Total -Excelencia es una estrategia de gestión cuyo objetivo es que la organización satisfaga de una manera equilibrada las necesidades y expectativas de todos sus grupos de interés, es decir, en general, los clientes, empleados, accionistas y la sociedad en general.

Tira, kalitatea=guztiak pozik antzeko zerbait barruntatzen dut hemen. Enpresa munduan kalitatearen kontzeptuaren bilakaera honela deskribatzen dute:

Enfoque tradicional tayloriano Enfoque actual: Calidad Total - Excelencia
  • Producir bienes
  • Objetivos departamentales
  • Unos pocos lo piensan todo
  • Trabajo individual
  • Enfasis en los medios físicos
  • Mejora mediante inversión
  • El trabajo como mercancía de compraventa
  • Confrontación - Negociación - Confrontación
  • Generar satisfacción del cliente
  • Objetivos estratégicos ligados a procesos
  • Todos piensan
  • Trabajo en equipo
  • Enfasis en las personas
  • Mejora continua
  • Integración de los empleados en la empresa
  • Cooperación

Niri neuri bigarren ikuspegi horrek ez dit kontzientzia arazorik batere ematen, sinatu ere egingo nuke neurri handi baten.

Kontua bestelakoa da ordea. Kalitateaz diharduten horiek guztiek (baita guk geuk ere) hori guztia hartzen dute aintzat? Hori guztia betetzen dute?

Plistiren koinatuagan (bezeroa) eta haren medikuagan (langilea) ez dirudi satisfakzio handia lortu denik.

Gurean ere horrelako kalitate-ereduak nahi ditugu? Hori daukagu gogoan kalitateaz ari garela?

26
Mai
2006

Berbalaguna: barre eta negar

Karrajua.org-ekin hasi naizenetik berbalagunaren aipurik ez dut apenas egin, gaur berbalagunetik bueltan konturatu naiz. Eta gaur berbalagunaren inguruan gainera kontu pare bat agertu zaizkit, biak seriotasuna eta alegriaren ingurukoak.

Bateko berba-mintza-parraplalagunen inguruko komentarioa heldu zait gaur: horiek ez dira kontu serioak, hori ez dela euskalgintzak behar duena, euskarak "ekintza" serioagoak behar dituela,,... Tira ba, berbalagunean hori guztia egia dela konturatu naiz.

Asteroko berriketan gabiltzala momentu bat ailegatu da solaskide biak NNN errepidea gurutzatzean halako ataskoa eduki dutena: Zioten, genion, zenioten, zizkion.... A ze kristoa! Asmatu ezinik derrepentean, biak argitu guran eta neuri begira, ni (superrirakaslea fueradeserbizio) barrez,...elkarri begira eta.... denok barrez. Tira, hemendik aurrera "nik ez nuen ordaindu, karneta gurasoek ordaindu lrllrxrlrr" esango dut letxes! Barre gehiago. Bitartean alboko tabernan bilbainadak: Enekerrisaskisimosalpasarrporrelsendejaaaaa,....! Barrea baretu barik, deskojonojenerala,....

Eskerrak etxerako ordua ailegatu dela, ezpabere...

Arrazoia ba, honako gauzak ez dira batere serioak. Ze jende serioari horrelako gauzek negargura ematen diote.

Enfin, ... ez diamante, ez perla, ez urregorririk... alegrantzia baino ez dago hoberik!!

24
Mai
2006

Autoikaskuntza = e-learning?

Iktak.net-i errepasoa ematen nabil gaur. Artikulu honetan autoikasuntza eta e-learning dela eta ez dela hau diote:

Irakaskuntza telematikoaz edo eLearning delakoaz hitz egiten denean, bereizketa klabea egin behar da: irakaskuntza telematikoa ez da autoikaskuntzarekin nahastu behar.

Neu ere nabil azkenotan autoikaskuntza eta ordenagailuak errazegi ez ote diren nahasten. Zer deritzozue?

24
Mai
2006

Hizkuntzen Portfolio Elektronikoa

Hizkuntzen Portfolio Elektronikoa - Hizkuntzen Portfolioa Europako Kontseiluaren ekimena da. Papereko argitalpenaren ondoren bertsio elektronikoa datorkigu orain.. [IKTak.net]

IKTak.net-en irakurri dugu albistea. Europako portfolioa orain bertsio elektronikoan. Ez da on-line portfolioa, ordenagailura jaitsi beharreko aplikazioa baino, hemendik jaitsi daiteke eta jaisteko erregistratzea-edo eskatzen du (nik birritan jaitsi dut eta bietan erregistratu behar izan dut, izen berdinarekin bietan, tira ba!). 20 mbtik gorako artxiboa da (windows bertsioa).

Instalatu eta probaten hasi naiz, interface-a ingelesez eta frantsesez baino ez dago. Programara sartzean berriro erregistratzea eskatzen du, kasu honetan norberaren datu pertsonal batzuk sartzea: izen-abizena eta e-posta helbidea. Ondoren ama-hizkuntza eta interesatuta gauden hizkuntzak aukeratzeko diosku. Nik gaztelania jarri dut ama-hizkuntza eta besteetan gehiago-gutxiago dakizkidanak: euskara (badakit ezta?), ingelesa, galiziera eta italiera. Hizkuntza bakoitzaren pasaportea, dossierra eta biografia egin dezakezu, paperezko bertsioan bezalaxe. Baina hemen polito ipinita eta beste itxura batekin.

Pasaportea betetzen hasi naiz, hizkuntza desberdinetan neure maila zein izan daitekeen zehazteko. Ez dut autoebaluazio galdetegi zehatza egin (neure ingelesak ez du hainbesterako ematen, bistan dago, je, je, je,...), hizkuntz-gaitasunen profila edo mailaketaren koadroa besterik ez, eta spanish & basque C2 "atera" dut (autoebaluazioa>autotitulua diseinatzen nabil), beste hizkuntzetan berriz alde handiak nabaritu ditut: ingelesez A1 (ulermena eta mintzamena) eta B1en (irakurmena) artean nabil, italieraz berdin baina alderantziz: ahozkoetan B1 baina idatzizkoetan A1-A2.

Galizierarena egin zait kuriosoa, gehien bat euskara ikasle askoren egoeran sentitu naizelako. Aita galiziarra daukat eta txikitatik entzun dut inguruan, arazo barik ulertzen dut baina kontaktu gutxi eduki dut galizierazko idatzizko testuekin. C2 (ulermena eta irakurmena) eta A2ren (idazmena) artean nabil neure pertzepzioan. Kuriosoena galdera batzuei zelan erantzun ez naizela seguru egon: Testu teknikoak ulertzen dituzu? Ohiko gaiei buruzko artikuluak irakurri ahal dituzu? Jendearekin ohiko topikoen gainean hitz egin dezakezu? Bai, jakina, galizieraz ez bada gaztelaniaz hitz egin dezaket, galiziar gehienek ulertzen dute gaztelania,... galizieraz egin nezakeen? Baiezkoan nago, baina gaztelaniaz egin ahal denez...

Pentsatzen dut euskara ikasle asko euskararekin halako egoera baten egongo liratekeela. Egin ahal duzu? Baliteke, baina erdaraz egiten denez, edo, Ez dakit, ez dut inoiz probatu behar izan.
Hizkuntza minorizatuek aldagai batzuk sartzen dituzte halako galdetegietan. Jarrera kontuak nahasten dira ezagutza kontuekin, sarritan ahal baino nahi edo behar da klabea. Argi dago "Hizkuntza hori egiten den lurraldera bidaia egiten duzunean hotelei buruzko informazioa eskatu dezakezu" bezalako galderak ez direla esanguratsuak. Hizkuntza minorizatuak sarritan hipotesian bizi izaten gara eta: Uste duzu halako kasu baten jakingo zenukeela....?.

Tira, edozelan ere interesgarria da Europatik datorren hau. Neure ustez behingoagatik hizkuntza erabiltzeko gaitasuna ebaluatzeko ahalegin erreala egiten delako, eta ez hainbeste hizkuntzaren gaineko ezagutza edo hizkuntza horretan gurutzegramak egiteko abilidadea. Hizkuntzaren erabilera sustatu nahi duen inguru honetan bereziki interesgaria. Honek, nire ustez, gure ebaluazio-irizpideak eta ondorioz programak, helburuak, edukiak eta metodologia bera berraztertu eta gaurkotzera eroango gaitu laster baten.

Ebaluazio tresna honen erabilera didaktikoak ere zer esana eman behar luke. Ideiarik?

Ea nork-noiz euskaratzen duen, eta ea web2.0 bertsioa noizko (on-line portfolio konpartitua eta etiketatua).

23
Mai
2006

klaserako.karrajua.org

http://klaserako.karrajua.org

 

Inbentorea deitu zidaten karrajua.org hau zabaltzen hasi zenean, eta famari eutsi egin behar zaio bada. Beste inbento batekin nator.

Egia esanda, ez da gauza berri-berria. Blogger-en hasi nintzenean web2.0 honen aukeretariko bat nola aprobetxatu proposatu nuen orduan. Beraz, ez dut berriro azalduko, lehengo link horretara joan eta zertaz nabilen ulertuko duzue.

Kontua da tontamentean link bildumatxoa egin dudala del.cio.us-en, neuk bakarrik, ze klaserako tag hori beste inork ez duela erabili dirudi, baina zerbaiten falta sumatu dut.

Sarean aurkitzen diren testuak markatu eta konpartitu bai, baina gure kasuan testua bera baino inportanteagoa da testuarekin egiten dena. Del.icio.us-ek ez du azalpen handirik botatzeko aukerarik, markatutako testuekin egingo genukeena azaltzeko hain zuzen ere.
Honetan nabilela karrajua.org antolazeko erabili dudan drupal-ek rss jarioekin lan egiteko bi aukera ematen dituela konturatu naiz.

Bata, aggregator deritzon modulua da. Honek nahi dituzun feed-ak jarraitu eta zeure gunean erakusteko, sailkatzeko, antolatzeko eta blog-eko mezu modura komentatzeko aukera ematen dizu. Honela prestatu dut hain zuzen ere "metabloga" edo albistegia eta horrela ekarri ditut albiste batzuk blogera (hemen azkenengo adibidea).

Dena dela, bloga apur bat mugatuta ikusten izan dut, eta halako testu baten aurrean edonork ekarpena egiteko modu irekiagoa nahi nuen. Honela aggregator2 modulua topatu nuen Drupalen aukerazko moduluen artean.

Aggregator2 honek aukera ematen dizu nahi duzun feed-eko elementuak zeure guneko post edo mezu modura ekartzeko, horrek ematen dituen posibilitateekin: elementu bakoitzaren gainean komentario-hariak zabaldu, kategorizatu,... Del.cio.us-eko link-ekin bloga egin adibidez.

Eta hemen dago inbentoa: http://klaserako.karrajua.org. Zerbitzariak eskaintzen didan azpidomeinu baten beste instalazio bat egin dut (karrajua.org ez kargatzearren), aggregator2 instalatu eta del.icio.us-eko klaserakoekin lanean jarri eta esteka bakoitzeko mezu bana sortzen du.

Ideia hau da: hasierako orrian ikusten diren elementuetariko bakoitza klaserako interesgarria izan daitekeen testua da. Zerbait okurrituz gero, "gehitu iruzkin berria" sakatu eta komentario modura bidali daiteke. Honela klaserako ideien bankua sortzen da apurka-apurka parte hartzen dutenen artean. Material banku kolaboratiboa hain zuzen ere. Web2.0 horrek ekarri diguna ustiatzeko modu bat.

Hau ere gune guztia bezala ideia eta esperimentua baino ez da. Norbaitek testu horien gainean ideiarik badauka botatzea dauka hala ere, eta estilo honetako beste aplikazioren bat bururatzen bazaizue bota edo proposatu. Aztertuko dugu eta.

Momentuz konpondu beharreko bat dago, Aggregator2-k del.icio.us-eko tag-ak inportatzeko aukera ematen du norberaren guneko etiketa bezala, baina drupal-en konpontzen dabiltzan errore bategatik banatuta ekarri beharrean (adib.:entzumena, historia, kronika), etiketa baten batuta ekartzen ditu: (entzumena historia kronika). Konpondu bitartean hala mantenduko dugu dena dela.

Adibide pare bat ipini ditut. Eta horrez gain lehengo egunean eibar.org-ekoek zabaldu zuten Zaldi Eroaren tiraren jarioaren gainean "inbento" berdina egin dut. Ea beronek ere klaserako ideiaren bat ematen dizuen,...edo tiraren gainean okurritzen zaizuena gehitzeko.
Inbentoa hor dago bada, CC patentea baino ez dauka gainera. Zer deritzozue? Beste zerbait okurritzen zaizue?

A! Ez ahaztu del.cio.us-en "klaserako" etiketa edonork erabili dezakeela, ez nik bakarrik, eta berdin-berdin jasoko da hemen.

22
Mai
2006

Curso de euskera

 

Wikilearning plataformaren barruan euskarazko ikastaroa eskegi du boluntario batek. Gramatikan oinarrituta, lehenengo ikasgaiak erdaraz azalduta eta azkenak euskaraz.

21
Mai
2006

Nora goaz?

Euskaltegien mundua ez da ente estatikoa, guztion modura etengabeko bilakaeran dabil. Gure inguruan gauza batzuk gertatzen ari dira eta pentsatzen dut gurera ere aldaketak ekarriko dituztela. Honakoak okuritzen zaizkit boteprontoan:

  • Euskararen normalizazio prozesuaren bilakaera eta hizkuntza politika.
  • Egoera politikoa
  • Ikasteko eta komunikatzeko teknologia berriak (eta ez internet soilik)
  • Esparru sozialeko aldaketak: lana, aisialdia, zahartze demografikoa,...
  • Gure sektoreko aldagai berriak: titulazioak, Europako markoa, autoikaskuntza, modulazioak,...

Gehiago eta zehatzagoak ere badira. Bota beldur barik.

Nik neuk egingo dut sakea. Honantza ikusten ditut euskaltegiak une honetan:

  • Emaitzak gero eta gehiago baloratu eta eskatuko dira.
  • Etengabeko prestakuntza eta eguneratzea. Pertsonal gutxiago eta espezializatuagoa.
  • Euskara ikaseko eskaintzaren espezializazioa, ugaltzea eta modularizazioa. Ikastaro laburragoak, ez presentzialak, modulu ezberdinek eta aukerazkoak osatuta. Ikasleak gehiago aukeratuko du eskaintza desberdinen artean.
  • Zerbitzu osagarrien ugaltzea: balibideak, tutoretzak, modulu txikiak, praktika jarduerak,...
  • Berandu, baina teknologia berrien eklosioa gertatuko da.
  • Behar izan errealekin lotutako eskaera etorriko da: titulazioak, trebakuntza espezifikoa, familia-hizkuntza, lan-hizkuntza,...
  • Euskaltegien sektorean kolaborazio gehiago beharko da: komunikazioa, aliantzak, egitasmo komunak. Baita euskaltegiak eta euskalgintzako beste sektoreen artean.

Eta zuek, norantza goazela uste duzue?

Sindikatu edukia