29
Mar
2006

Elgg

elggElgg komunikazio eta ikaskuntzarako plataforma berriaren inguruko ideiak batzen hasiko naiz hemen.

Elgg komunitateak eta interes taldeetan oinarritutako plataforma da. Era berean kontzeptu batzuk azpimarratzen ditu: e-portfolioa, norberaren baliabideak, taldeak eta komunikatateak,...

Jorratzeko ildoak:

  1. Ikasleen komunitatea
  2. Praktika komunitatea
  3. Irakasleen komunitatea
28
Mar
2006

Duela astebete/Duela aste bat

Aurrekoan gauza asko ikasi nituen, azapenak oso onak dira eta gainera badakizu nola irakatsi.
Gaur euskaltegian egindako idazlan bat ikusten aritu naiz. Idazlana idatzi nuenean ez nekien "duela astebete bat auzoko kale-argia erori egin zen" edo "duela aste bat auzoko farola erori egin zen". Irakasleak zuzendu zidanenean "duela astebete" jarri zidan. Baina oraindik ez dakit zein desberdintasun dagoen.

27
Mar
2006

Idazlana adibidea II

Ikasle batek idatzitako testu bat dugu hau:

Ni txikitan Alemanian bizi nintzen, nire gurasoak han lan egiten zutelako. Hau oso ona zen niretzat, nik alemanera libururik gabe ikasi nuelako, Nik alemanera ikasi nuen jolasten eta hitz egiten.

Alemanian eskolara joaten nintzen matematikak eta beste gauza batzuk ikasteko eta astero bi aldiz beste eskola batera joaten nintzen espainiera ikasteko.

Nik etxean nire gurasoekin eta anai-arrebekin espainieraz hitz egiten nuen eta kalean, eskolan eta nire lagunekin alemaneraz (hitz) egiten  nuen.

Udan normalean Agurainera etortzen ginen oporrak pasatzeko eta gure familia bisitatzeko.

Batzutan hondartzara joaten ginen itsasoa ikustera eta bainua hartzera.

26
Mar
2006

Usaiaren ekarpena eta wikien aplikazio bat

Usaia egin zaigu esperimentu honen partaide. Haren eskaera bati erantzunez hizkuntzaren inguruko zalantzak argitzeko foroa zabaldu dut. Badira sarean hizkuntzaren inguruko zalantzak argitzeko leku batzuk: Euskaltzaindiaren Jagonet kontsulta-zerbitzutik hasita, AEKren Kitto zalantzak forora. Bestalde "Euskaltegiblogak" deitu diegun horietan ere aukera emango dute ikasleen zalantzak argitzeko ziur aski.

26
Mar
2006

Idazlana adibidea

Aitak amari gona gorria ekarri zion 

26
Mar
2006

Zuzenketak

Wiki sistemaren bidez idatzizko testu baten zuzenketa egiteko azterketa.

Wiki-en bertsioen eta testuen arteko diferentziak erakusteko aukeraz baliatuta idazlan baten zuzenketa zelan egiten daitekeen esploratzen saiatuko naiz.

Hau izango da prozedura:

  1. Norbaitek, ikasle batek adibidez, testua idatziko du, hori wikiaren lehenengo bertsioa izango da.
  2. Zuzentzaileak bertsio horren gainean aldaketak proposatuko ditu. Horrekin testuaren bigarren bertsioa egingo du.
  3. Wikiaren diferentziak ikusteko eginbidearen bitartez aldeak ikusi ahal izango dira, eta hortik ondorioak atera.

Drupal-en eginbide batzuk erabiliko ditut horretarko, Drupal ez da berez wiki software-a, baina dauzkan aukera batzuekin (book, wiki, diff eta freelinking moduluen konbinazio batekin) wiki modukoa sortu daiteke erraz.

26
Mar
2006

Noiz erabili -ko eta noiz erabili -tako

Adibide gisa aurkitu ditudan hainbat esaldi idatziko dizkizuet. Baina ez dakit arau bat dagoen ala ez -ko edo -tako erabiltzeko, hala ere, suposatzen dut esanahiarekin lotuta egongo dela.

Hiru hilabetetako haurdun dago.
Hainbat hilabetetako negoziazioen ostean gaur sinatu dute hitzarmena.
Zortzi astetako lana da grabaketarena, beraz, irailean amaitzea espero dugu.
Hiru asteko egonaldia.
Asteko azokan bi gazta erosi nituen.
Edozein kaletako poluzio akustikoa nabarmena izaten da.
Kaleko errepidea konpontzen ari dira.
Hamalau kilometroko ilarak izan dira.

Mila esker

Elena/Usaia

21
Mar
2006

Deskargua

Aspaldian probak egiten eta tontamentean gauza batzuk gehitzen joan naiz:

  • Klaserako baliabideak: lastermarken bilduma antzekoa egin dut. Klaserako baliabideak eskaintzen dituzten webguneak zerrendatzen joango naiz hemen.
  • Euskaltegiblogak: euskaltegien munduan sortzen diren blogen jarioak batuko ditut hemen. Goiko estekan sakatuta artikuluak joango dira agertzen, eta hemen sakatuta blogen zerrenda argiagoa ikus daiteke.
  • Klaserako ideietan ARGIA aldizkariak hemendik aurrera elkarrizketekin testu idatziarekin batera audio formatuan ere eskainiko ditu. Honen aukerak analizatzen saiatzen ari naiz artikulu baten.
  • Testuetan syllabus edo programen diseinuari buruzko ideiak eta apunteak sartzen hasi naiz hemen. Susan Feez-en "Testu bidezko syllabus-en diseinua" liburutik egin ditudan eskema batzuekin hasi naiz. Interesatzen zaidan gaia da, nire ustez gure jardunaren emaitzak hobetzeko gogoeta egin beharreko puntua da gure programen diseinua eta koherentzia.

Gauza asko eskutartean, eta denari arreta ematea kostatzen da. Karraju hau itxura hartzen hasi da dena dela. Oraindinokarren irakin pare bat behar dira hala ere.

Sindikatu edukia