euskaltegiak

06
Mar
2007

Aisa ikastaroak

Lehengoan Aisa eta Ostalaritza ikastaroak emateko baldintzen berri eman genuen.

Gaur Aisa ikastaroak antolatzekoak ikusi ditugu.


Bide batez, etorkinentzako hiztegi hau daukazue sarean:

02
Mar
2007

Berrian berri

Gaurko Berria (07/03/01) irakurtzen hasi eta geurearen inguruko kontu batzuk topatu ditut. Hausnarketako kontuak.

Xabier Etxaniz Rojok Maratila zutabean Isabel Celaa sozialistak EAEko hezkuntza sistemaz egin dituen adierazpen-proposamenak ironiaren galbahetik pasatu ditu Enseñame the way, Ixabel artikuluan. Euskara, gaztelania eta ingelesa lantzen dituen sistema eskatuta, hau izan da Xabierren ondorioa:

Bale, arrazoi duzue. Orain artekoari ironia esan dakioke. Ez, ordea, hatzak minduta neuzkalako kontuari. Egia da, egia denez, txalo zaparrada jo nuela berria irakurritakoan, eta ez da gutxiagorako, proposamen honekin euskaltegietako irakasleok betiko izango baitugu lana ziurtatuta.

Hurrengoa orrialde batzuk atzerago, IKAren iragarkia: "Euskara irakasleak behar ditugu". Ez dut uste IKA pertsonal faltan dagoen bakarra denik, kontua ez da erraz plazaratzen, baina eskaerari erantzuteko zer arazo dauden esaten hasteko sasoia ez ote den nago: euskaltegiko irakasleen lan-baldintzak, errekonozimendu soziala eta garapen profesionalerako aukerak tartean.

Lana ez zaigu faltako akaso, baina eskolak ez duela euskalduntzen, euskaltegiak bermea emateko moduan gaude?

Hirugarrena Zuzendariari sailean, gutunen artean alegia. Nor da Mikel Urdangarin? izenburua ekarri du batek. Gramatika irakasten dela, baina euskara ikasleek gure kulturaren berri ez dakitela. Ez dut kontrakorik esango, eduki soziokulturalez egin da berba azken urteotan han eta hemen, curriculumetan ere bai, baina orain arte ez dut edukion garapen seriorik ezagutu. Kulturaren dibulgazioa eta, oro har, hizkuntzaren inguruan dabilen mundua ezagutzea hizkuntza ikastearen ezinbesteko osagaia izan behar du duda gutxi daude, hala ere, zein izan behar dugu helburua? Mikel Urdangarin norberari bezala gustatzea, ala Mikel Urdangarinen kantuez ikasleari bere iritzia egiteko baliabideak eta aukerak ematea? Euskaldun guztiei ez zaie euskaraz egiten den guztia gustatzen eta ikasleari ere ez dio zertan gustatu. Areago, ezagutu ditut kasuak, landuaren landuaz eta ipiniaren ipiniaz, irakasle "dibulgatiboren" batek ikasleak kantari, idazle edo bertsolariren bati tirria hartzea lortu dutenak.

Gure kultur produkzioak, dituen bertute guztiak dituela (eta ez dut nik esango bertuterik ez daukanik inondik ere), munduko produkzio guztien modura, ez du zertan izan denon gustuko. Hori bai, ia edonork topatu dezake gustuko zerbait seguruenik, gustuei erreparatzea da kontua.

21
Ots
2007

Irrintzi 400, Iruñeko euskaltegi baten bloga eta kanpaina

Irrintzi 400, Iruñeko euskaltegi baten bloga eta kanpaina - Iruñeko Donibane auzoko Irrintzi AEK euskaltegiak egoitza berria irekiko du 2007ko ekainean. Egun, 220 bat ikasle dituzte eta egoitza txiki gelditu zaie. Euskaltegiak irekiko duen egoitza berriarekin 400 ikasletara heldu nahi dute AEK-ko irakasleek. Horretarako, abian jarri dute Irrintzi 400 egitasmoa. Bestetik, aurten AEK elkarteak Korrikatik lortuko duen dirua Irrintzi euskaltegiaren egoitza berrirako eta Baionan beste euskaltegi bat zabaltzeko erabiliko dute. Eta gauza bat eta bestea jarraitzeko, Irrintzi 400 bloga ireki dute. [Sustatu]

Sustatutik zabaldu dute berria, eta agregatzailean sartu badugu ere, orain arte honen aipamenik ez dugula egin konturatu gara. Euskaltegi berria blogaren abiadan joaten bada, ederto baten.

06
Ots
2007

Diru laguntzen murrizketari aurre egiten lagunduko du Korrikak Nafarroan

Diru laguntzen murrizketari aurre egiten lagunduko du Korrikak Nafarroan - ... Diru laguntzen murrizketari aurre egiten lagunduko du Korrikak Nafarroan Nafarroako AEK-ko arduradunek Korrika Nafarroan nola garatuko den azaldu zuten atzo (5). Martxoaren 27an Sakanatik sartuko da Korrika Nafarroan eta herrialde horretan 730 kilometro egin ostean apirilaren 1ean Iruñean emango zaio amaiera aurtengo ekitaldiari. Nafarroan ...Sareko Argia

Ez dut uste inork zalantzarik izan duenik, baina Korrika txandala jantzi eta tropelean kilometro bat(zuk) egitea baino gehiago da. 

06
Ots
2007

Pentsatzeko

Egunotan Eusko Ikaskuntzak eta Euskal Kultur Erakundeak egindako Euskal nortasuna eta kultura XXI. mende hasieran ikerketaren berri zabaldu da hedabideetan.

Titular erakargarriak eman dizkigu alde batetik:

Baina alarma piztekoak ere ekarri ditu:

Istorio bakoitzean nork berea azpimarratzeko erraztasuna ez da orain gure hedabideetan deskubrituko dugun joera. Seguruenik ikerketaren ondorioak titular horien arteko batez besteko gazi-gozoa izango dira beste ezer baino gehiago. Beti bezala, norberak irakurtzea (jaitsi, PDF, 11 mb), irakurri dena zabaltzea eta besteekin alderatzea izaten da erremedio onena (webdosazero, horretarako zelako inbento ona!).

Niri adibidez, gaurko Gararen paperezko edizioaren 7. orrialdean titularreko grafiarekin agertzen den honek iratzarri dit sentsorea:

La mitad de los vascos ni se plantea aprender euskara porque «no lo necesita»

El trabajo de Eusko Ikaskuntza y Euskal Kultur Erakundea sobre el conocimiento de euskara arroja datos preocupantes, aunque de sobra conocidos. Apenas un tercio de la población de Euskal Herria conoce el idioma del país y más de la mitad no sabe ni entiende una palabra. En la CAPV y en Nafarroa son los jóvenes quienes más saben y aprenden euskara, mientras que en Iparralde es la población adulta la que mantiene el idioma. El euskara no cala entre los nuevos inmigrantes; el 86% no lo conoce. Muchos declaran su voluntad de aprender euskara, pero el deseo no termina de materializarse en nuevos euskaldunes. Da más lugar al optimismo el 87% favorable a que sus descendientes lo aprendan. Es destacable que casi la mitad de los vascos no tiene intención de aprenderlo. Este grupo considera que no lo necesita y prefiere usar su tiempo en otra cosa. Otro dato interesante: un cuarto de los euskaldunes se han sentido discriminados por hablar en euskara. En Nafarroa el procentaje es mayor, sobre todo entre los jóvenes.

Hau gurean pentsatzeko makina martxan ipintzeko seinalea da, ezta? Ni Tirakan lehengo egunean agertu zen honi tiratzen hasi naiz, pistaren bat emango digula uste dut:

Borondaterik gabeko motibazioa

Pistak, edo azkenotan erraz egiten duguna: etsipenean jausi. Zuek esan.

 

29
Urt
2007

Kukurrukulu..curriculum

Gogoeta kurrilularretan nabilela Felipe Zayasen Darle a la lengua blogean Valentzian curriculuaren inguruko jardunaldi batzuen gaineko mezua hau irakurri dut: Una dura pero grata sesion de trabajo.

Duela 15 urte inguru diseinatu zuten curriculum-aren balorazioa egiten ibili dira, eta hausnarketa batzuk azpimarratu ditut:

Las editoriales no saben qué hacer con un currículo centrado en habilidades lingüístico-comunicativas, y presentan los contenidos curriculares en forma de contenidos conceptuales. La enseñanza de la comprensión y de la expresión queda de nuevo relegado. Este es un problema con el que se va a encontrar siempre el currículo de lengua.

Hauek erantzunetan:

En cuanto a la síntesis que presentas, es cierto que la reforma del 92 era innovadora y que recogía modelos que se habían llevado a cabo en el ámbito de la experimentación; pero lamentablemente esos nuevos patrones metodológicos no se normalizaron y aún hoy hay quien culpa a esa reforma del fracaso educativo.

En el área de lengua, el principal cambio curricular (un verdaero giro copernicano) es la sustitución del objeto de enseñanza-aprendizaje. Eso es lo que todavía no se ha digerido. Si el currículo tuviera que limitarse a prescribir lo que la mayoría del profesorado ve como “natural”, la gramática debería seguir siendo el eje.

Duela urte batzuk curriculuma gora eta behera ibili ginen geu ere. Handik hona berriz, ez da hartaz asko entzun, ezta? Beharbada, orain hasiko gara berriro.

 

21
Urt
2007

Arkaitz Zarragaren artikulua

Arkaitz Zarragak artikulu hau bidali digu iruzkin modura. Gaiagatik eta egiten duen hausnarketagatik mezu modura publikatzea nahiago izan dugu. Hemen behean daukazue:


Osakidetzak kentzen diguna Osakidetzak ematen digu

Kurtsoa hasi berritan datu baikorrak zabaldu ziren euskaltegietako matrikulazioaren inguruan. Gure harridura handia izan zen, euskaltegietan inoizko talderik gutxien sumatzen baikenuen. Matrikulazioaren tenperatura hartzeko termometro fidagarria gara lan-poltsetan gauden irakasleok. Kurtsoa hasi eta berehala elkarren berri izateko eta egoera neurtzeko kontaktuan jarri ohi gara: - Zer, non zaude aurtengoan? Zenbat talde? Irakasle berri asko? Ordutegia? Nolako taldea tokatu zaizu?- Lagunaren egoeraz arduratzeko eta norberarena aurreikusteko balio duten galdera tipikoak dira. Urriaren lehen asteko datuak izaten dira lortutakoak.

Aurtengoan alde handia egon da datu ofizial eta inkesta partikular horien artean. Datu ofizialak geure neurketa partikularraren aurretik agertu ziren (harrigarria). 40.000 ikasle Euskaltegietan! Ez dakit ondo kalkulatzen, ez dakit iaz baino gehiago edo gutxiago diren, baina datuak eman dituzte eta sinistu beharko ditugu.

Dena dela, telefonoa noiz joko egon gara urriaren hasieran. Dei asko izan dira, bai, baina lagun inkestatzaileak izan dira gehienak:

- Zer? Nonbaitetik deitu dizute? Tira, badakizu, jendea azken unera arte... Ez dakit non 3 talde gutxiago, hango barnetegian dardarka daude, IRALEko talderik ez eta...

Lankide ohi batek eman zidan klabea: jendea Osakidetzako oposiziorako ikasten dabil, eta perfilak otsailera arte ez direnez. . .- Halaxe izan da. Euskaltegietan oso erizain eta zeladore gutxi eduki ditugu urtarrilera arte. Orain berriz ez dakit babestuago sentitzen garen edo hipokondriako hutsak bihurtu garen, baina historiako LEPrik handienean lehen azterketa gainditu duten gehienak euskaltegietan ditugu orain “euskaldundu gurean”.

Euskaltegiak ere zurrunbiloan sartu eta hortxe hasi dira talde eta barnetegi bereziak eskaintzen. Neoizko hizkiz eskaintzen dira perfilak gainditzeko metodo marabillosoak?, eskola intentsiboak eta “beharrizanetara” egokitutako ikastaroak. Kasu honetan hilabeteren buruan dagokien perfila lortzea da helburua:

-Necesito el 2. Tu crees que si le doy caña... El kloze test ese me tiene loca, o sea que si me puedes dar algunos para que haga por mi cuenta… Tu me los corriges,¿verdad?

Askotan egoerarekiko ezadostasuna agertzean, ikasleek euren egoera ulertu behar dugula esaten digute, familia dutela eta.... Lan-postua jokoan dute eta horren alde edozer ei da zilegi. Irakasleok, noski, ahalegin handia egiten dugu ikasleei laguntzen, tartean normalizazioaren aldeko mezua uzten eta erabiltzera bultzatzen. Ikasleak, onen-onenean, ikasitakoa erabiltzen saiatuko dira eta ez dute euskararen aurkako mezua hedatuko.

Baina egoera honek zenbait arazo azalerazten ditu. Euskararen normalizazioa perfilen menpe egoteak euskalduntze-alfabetatzearen desegituraketa dakar; ikas prozesua normalizatua izan barik, azterketen araberakoa bihurtzen da, ikasleengan jarrera txarra eragiten du eta lortutako emaitzek ez dute erabileran eragiten.

Hasteko, eta Osakidetzaz ari garelarik, erizainek, idazkari laguntzaileek, tekniko ezberdinek… azterketa bera prestatzen dute eta, ondorioz, guztien ikas-prozesua horretara bideratuta egongo da. Guztiek ikasten dute gutunak idazten eta kloze testak egiten. Ahozkoan monologoak botatzen ikasiko dute, horretarako sarrerak eta abar prestatu eta galdera posibleei nola erantzun aurreikusiz. Baina umeekin arituko den erizainak ez du landuko haurrekin erabiltzen den hiztegia, edo ez dute botiken prospekturik irakurriko. Jakina, erabilera errealak oso tarte txikia izango du (txikiagoa hilabeteko tarte honetan). Ondorioz, Osakidetzan lanpostua lortutakoan bi aukera izango dira, erdaraz aritzea edota berriro euskaltegira joatea.

Esan beharrik ez dago ikasleek oso jarrera txarra hartzen dutela, izan ere, euskara gainditu beharreko beste atal bat bihurtzen da. Azterketa bat. Askok inposatutako zerbait dela uste dute, normalizazio prozesuaz entzun duten bakarra perfilei loturikoa baita, eta mezu hori oso erraz zabaltzen da horrelako presiopean ikasi behar dutenen artean.

Gainera, arestian esan bezala, euskaltegiak erabat desegituratuta geratzen dira: irakasleak kurtso hasierako matrikulazioaren arabera kontratatzen dira, ikasturtea planifikatzeko denbora eskasa egoten da… Askotan irakaslea euskaltegira heldu, ikasleen zerrendak hartu eta hurrengo egunean hasi behar da eskolak ematen. Jakina, ez du ikasleen inguruko inolako informaziorik izaten. Gainera euskaltegian berria bada, ez du ikastetxeko kurrikulumaren (EPK) edo fotokopiagailuaren inguruko inolako informaziorik izango.

Otsailaren 10ean hasiko diren azterketa horietan gainera, “injustizia” handiak gertatuko dira ezinbestean, hau da, euren lana euskaraz burutzeko kapaz diren askok ez dute perfila lortuko eta, alderantziz, gaixoekin hitz egiteko gaitasunik izango ez duten askok gainditu egingo dute azterketa.

Norbaitek galde dezake ea titulu, maila, azterketa edo antzeko zerbait gabeko prozesua planteatzen dudan eta nire erantzuna ezezkoa izango da. Argi dago nolabaiteko neurgailuak behar direla, baina argi dago, era berean, hauek ez direla egokiak. Batetik arlo didaktikoari begira oso kaltegarriak direlako, bestetik ez direlako fidagarriak, baina batez ere ez direlako batere motibagarriak.

Hortxe dago, hain zuzen ere, gakoa. Ikasleak normalizazio proiektu ezberdinetako partaideak izan behar dira. Helburu zehatzak markatu behar ditu euskaraz funtzio jakinak burutu ahal izateko. Osakidetzaren kasuan, ikasleak euskaltegira hurbildu beharrean, euskaltegia bertaratu beharko genuke. Galdakaoko ospitalean euskaltegi bat egongo balitz, gaur egun Euskal Herri osoko euskaltegietan barreiatuta dauden bertako ikasleek, eta seguruenik gehiagok, plangintza baten arabera ikasiko lukete.  Bertan sortzen diren beharrizan eta gabeziei begira irakatsiko genuke. Bakoitzari bere testuinguruan dituen komunikazio egoeretan euskaraz aritzen lagunduko bagenio eta sortzen zaizkion zalantzak argituko bagenizkio, zalantzarik gabe erabilera errealean eragingo genuke. Euskaldunak ere animatuago sentituko lirateke euskaraz jardutera.

Beraz, hainbat arinen arlokako euskaltegiak bultzatu beharko lirateke. Herri bakoitzeko euskaltegiez gain, sektore ezberdinetan eragingo duten erreferentzi guneak sortzea oso lagungarria izango bailitzateke normalizazio plan ezberdinentzat.

Legeez eta baliabideez EGA eta Hizkuntza Eskoletako azterketak heltzean hitz egin beharko dugu, sasoi betean egongo gara eta.

Artikulu honen ildotik HIZNET ikastaroan egindako lana irakur daiteke honako helbidean:

http://hiznet.asmoz.org/images/stories/ikerketa_lanak/AZarraga,LMartinez,MJaio.pdf

Arkaitz Zarraga Azumendi

(Aita Villasante Udal Euskaltegiko Irakaslea)

19
Urt
2007

Miranda de Ebron euskarak baditu 138 ikasle [Onintza Irureta]


Miranda de Ebron euskarak baditu 138 ikasle [Onintza Irureta] - Miranda de Ebroko Hizkuntza Eskola Ofizialean duela bi urte hasi ziren euskara irakasten. Espainiako Eskolen artean, euskara ikasle kopuru handienetakoa duena da Burgosko (Gaztela eta Leon) herri hau: 138. Alvaro Ravelli bertako irakasleak esan duen moduan, «Araban arrakastatsu dabilelako hurbildu da euskara Ebrora». [Argia astekaria]

Aste honetako ARGIAn Miranda de Ebroko hizkuntz eskolako euskara ikasten dabilen talde baten gaineko erreportajea daukagu, Onintza Iruretak eginda. 

Euskal Herriaren auzo herrietan ere jendea ibiltzen izan da euskara ikasten, Castro-Urdialesen euskaltegia egon ei zen sasoi baten eta Logroñon ere zerbait dagoela daukat entzunda. Ipar aldetik ere duela gutxi eduki genuean Tolosaren berri. Ikasle hauek ez dira Argentina edo Poloniakoak bezain exotikoak, baina interesgarria erreportajea.

Gutxitan ikusi dut euskara ikasten dabilen jendearen gaineko hain erreportaje zehatzik, taldekide bakoitzaren interesak eta asmoak kontatzen dituena. Miranda baten euskara ikasten nor-zergatik dabilen, EAEko lan kontuak nagusi izango direla pentsa daiteke. Halakoak aipatu dira erreportajean, baina bestelakoak ere bai. Ez dut nabaritu euskararekiko halako jarrera ultrapraktikorik oro har, euskaltzaletasun sutsurik gabe ere jarrera positiboa igarri dut, tentsio eta kontzientzia kargu bakoa. Taldean giro ona dagoela dirudi.

Tira ba, Mirandako talde hori ez zait iruditu euskal-lurraldean diharduten talde askotatik oso desberdina. Irakasle modura, inbidia apurtxo bat ere eman didate hango irakasleek. Erreportajea irakurtzea gomendatzen dizuet.

Sindikatu edukia